8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARESO

Aresoko Udaleko plantilla organikoaren 2008rako aldaketa. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2007ko abenduaren 27ko bilkuran, Udaleko plantilla organikoaren 2008rako aldaketa hasiera batez onetsi zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236.ean ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoaren aldaketa jendaurrean egonen dira udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Areson, 2007ko abenduaren 27an.-Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0719964