8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARANO

2008ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2007ko abenduaren 20an egindako bilkuran, aho batez:

-Hasiera batez onestea Aranoko Udaleko 2008ko plantilla organikoa eta langileen zerrenda.

Plantilla organiko hau jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 eta 236. artikuluak.

Aranon, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0719794