8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Deialdia, lorezain-ofizial izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, lorezain-ofizial izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Carmelo Villafranca Galindo jauna izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 9.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2007ko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 6an).

Burlatan, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0719827