8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARANO

Udal zinegotzien ordainsariak

Aranoko Udalak, 2007ko abenduaren 20an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan harturik Toki Entitateetako kideen dedikazioari eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75 artikuluan xedatutakoa eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13 artikuluan xedatutakoa, eta 17/2004 Foru Legearen 15 artikuluarekin bat eginez.

Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. Zinegotzi bakoitzaren ordainsaria 200 euro garbi onestea, osoko bilkura arruntetara etortzeagatik, betiere 12 bilkura gehieneko muga izanik. Zenbateko hau legeak agindutako atxikipenak aplikatuta ulertzen da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.

2. Erabaki honek eragina izango du, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

3. Aipatutako diru kopuruak urtero egokituko dira, abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

4. Udaleko oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aranon, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0719787