8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARANO

Alkatearen dedikazioa eta lansaria

Aranoko Udalak, 2007ko abenduaren 20an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan harturik Toki Entitateetako kideen dedikazioari eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75 artikuluan xedatutakoa eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13 artikuluan xedatutakoa, eta 17/2004 Foru Legearen 15 artikuluarekin bat eginez.

Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. Alkatearen ordainsari eta dedikazioa onestea. Ordainsari garbia 600,00 euro izango da. Zenbateko horri legezko atxikipenak egin zaizkiola ulertzen da. Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Dedikazioa erabatekoa izango da.

2. Erabaki honek eragina izango du, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

3. Aipatutako diru kopuruak urtero egokituko dira, abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

4. Udaleko oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aranon, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0719785