8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2008ko aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantzako tarifetan. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da ondoko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespena. Horiek hasiera batean onetsi ziren, 2007ko urriaren 18ko osoko bilkuran, eta iragarkia argitara eman zen 2007ko 140.Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 9an.

-Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantza.

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

1.-Gaztainondo hesolak: 0,40 euro bakoitza.

2.-Arkazia hesolak: 0,50 euro bakoitza.

3.-Haritz amerikar egurra: 10,00 euro/m³.

4.-Alertzezko materiala: lehen 8 arbolak 10,00 euro/m³. Gerokoak, 15 euro/m³.

Tarifa berriek 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.

Donezteben, 2007ko abenduaren 20an.-Biltzarburua, José Miguel Celayeta Lastiri.

Iragarkiaren kodea: L0719790