8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OTSAKAR

Bide eta aparkaleku publikoen erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Osakarko Kontzejuko Batzarrak, 2007ko abenduaren 19an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Osakarko Kontzejuko bide eta aparkaleku publikoen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Otsakarren, 2007ko abenduaren 27an.-Kontzejuko burua, Carlos Arizaleta Orrio.

Iragarkiaren kodea: L0719870