8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BASABURUA

Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2007ko azaroaren 30eko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa, Leoncio Huarte Alsua jaunak sustatua, egiturazko aldaketa dakarrena Igoako UA2 unitatearen (Igoako katastroko 9. poligonoko 139, 142 eta 197. lurzatiak) aprobetxamenduan eta bestelakoetan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, 2007ko abenduaren 19an.-Alkatea, Juan Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0719692