8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ROCAFORTE

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duena. Hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuko Batzorde Kudeatzaileak, 2007ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi du ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina ezarriko dena. Tarifa berriak espedientean ageri dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Rocaforten, 2007ko abenduaren 20an.-Jarduneko alkate kontzejuburua, José Miguel Ozcoidi.

Iragarkiaren kodea: L0719680