8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1479/2007 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Nafarroako Ospitaleko C-2 Solairuko Erizaintza Unitateko buru izateko lanpostu huts bat (lanpostuaren zenbakia: 62186) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Azaroaren 6ko 1617/2006 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak onetsi zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Nafarroako Ospitaleko C-2 Solairuko Erizaintza Unitateko buru izateko lanpostu bat (lanpostuaren zenbakia: 62186) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdia 2006ko abenduaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 145. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Nafarroako Ospitaleko C-2 Solairuko Erizaintza Unitateko buru izateko lanpostu bat (lanpostuaren zenbakia: 62186) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

OLLOBARREN HUARTE, CARMEN

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Ignacio Yurss Arruga jauna, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa.

Ordezkoa: María Jesús Calvo Guitian andrea, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.

Mahaikidea: Esther Iribarren Irure andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezkoa: María Esther Pérez Pérez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Isabel Pascual Echarri andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezkoa: Felipe Garro Ozcoidi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Arantxa Cigüela Irujo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezkoa: María José Razquin Samitier andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: José Joaquín Jaurrieta Díaz de Cerio jauna, Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

Ordezkoa: Yolanda Adrián Ruiz andrea, Nafarroako Ospitaleko Langileriaren Administraziorako Ataleko burua.

3. Deialdiko 6.1.1 arauan ezartzen den moduan, lehiatzaileek, behin betiko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epean, lan-txosten bat aurkeztu beharko dute. Gomendatzen da ale bat paperean aurkeztea eta beste bat euskarri informatikoan (disketea, CDa, etab.), edo bestela, 5 ale paperean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 18an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0719864