8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Ekipamendu soziokulturalak (gizarte-etxeak eta gazteendako udal aterpetxea) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa, 2008an indarra hartuko duena. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2007ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ekipamendu soziokulturalak (gizarte-etxeak eta gazteendako udal aterpetxea) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa (2007ko 142. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 14an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

"2.b) artikulua:

b) "Irabazi asmoz, pertsona edo entitateek Tuterako gizarte-etxe- etan duten erabilera, haiek irekita dauden ordu eta egunetan eta haietatik kanpo. Erabilera horretan ez dira artikulu honetako f) atalean aipatzen diren baliabideak sartzen. Erabilera hori kontzesio puntualetarako baino ez da, tokia eta baliabideak libre badaude aste bat lehenagotik, beste talde, elkarte edo irabazi asmorik gabeko entitateek lehentasuna izan dezaten erabiltzeko orduan."

Gizarte-etxeen edo haien baliabideen erabilerari buruzko tarifak aldatu dira, tokien erabilerari dagokionez. Hona testua:

a) Tokiak: erabiltzeko eskatu den ordu bakoitzeko, gizarte-etxeak irekita dauden egun eta orduetan:

1. KATEGORIA: Udalak eta beste administrazio publiko batzuek eta haien erakunde autonomoek beren baliabideekin sustatu, antolatu edo besteekin batera antolatutako jarduerak

Gizarte-etxeak doan lagatzen dira

2. KATEGORIA: honakoek sustatu, antolatu edo besteekin batera antolatutako jarduerak:

-Administrazio publikoak, irabazi asmorik gabeko entitateekiko kontratazio, lagapen edo hitzarmen bidez.

-Administrazio publikoak, irabazi asmoa duten enpresekiko kontratazio bidez.

-Administrazio publikokoak ez diren irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitate sozialak, instituzionalki homologatu edo/eta erregistratutakoak badira, jarduerak egiteagatik, baldin eta jarduera horietako profesionalekin harreman ekonomikoa, lan arlokoa edo kontratu bidezkoa badute

3,79 euro

3. KATEGORIA: sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, jabe edo jabekideen elkarte, gremioetako elkarte, eta antzeko beste entitateak, irabazi asmorik eta izaera sozialik gabeak, beraien taldeko interesak sustatu, tratatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik

7,18 euro

4. KATEGORIA: irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak

30,24 euro

b) Tokiak: erabiltzeko eskatu den ordu bakoitzeko, gizarte-etxeak irekita dauden egun eta orduetatik kanpo:

1. KATEGORIA: Udalak eta beste administrazio publiko batzuek eta haien erakunde autonomoek sustatu, antolatu edo besteekin batera antolatutako jarduerak: gizarte-etxeak doan lagatzen dira

Gizarte-etxeak doan lagatzen dira

2. KATEGORIA: honakoek sustatu, antolatu edo besteekin batera antolatutako jarduerak:

-Administrazio publikoak, irabazi asmorik gabeko entitateekiko kontratazio, lagapen edo hitzarmen bidez.

-Administrazio Publikoak, irabazi asmoa duten entitateekiko kontratazio bidez.

-Administrazio publikokoak ez diren eta irabazi asmorik ez duten elkarte eta entitate sozialak, instituzionalki homologatu edo/eta erregistratutakoak badira, jarduerak egiteagatik, baldin eta jarduera horietako profesionalekin harreman ekonomikoa, lan arlokoa edo kontratu bidezkoa badute

Ordua, egunez: 22,20

Ordua, gauez: 26,83

Ordua, jaiegunez: 28,32

Ordua, jaiegun bateko gauan: 34,46

3. KATEGORIA: sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, jabe edo jabekideen elkarte, gremioetako elkarte eta antzeko beste entitateak; betiere, irabazi asmorik eta izaera sozialik gabeak, beraien taldeko interesak sustatu, tratatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik

Ordua, egunez: 25,50

Ordua, gauez: 30,13

Ordua, jaiegunez: 31,62

Ordua, jaiegun bateko gauan: 37,76

4. KATEGORIA: irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak

Ordua, egunez: 48,00

Ordua, gauez: 52,63

Ordua, jaiegunez: 54,12

Ordua, jaiegun bateko gauan: 60,26

c) Baliabideen erabilera bakoitzeko, egunez

3,84 euro

Tuteran, 2007ko abenduaren 27an.-Ogasun, Kudeaketa eta Dirubilketako zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0719859