8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURCHANTE

Ordenantzetako aldaketa. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2007ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondoko ordenantza fiskal hauetako aldaketa:

1. Ordenantza fiskala, agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

2. Ordenantza fiskala, jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituena.

3. Ordenantza fiskala, erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena.

4. Ordenantza, ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituena.

5. Ordenantza fiskala, herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.

6. Ordenantza fiskala, Udalaren haurtzaindegi zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituena.

7. Ordenantza fiskala, ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituena.

8. Ordenantza fiskala, Murchanteko Udalak antolatzen dituen hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro edo jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

9. Ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

10. Ordenantza fiskala, Udalaren lokal nahiz instalazioen eta bertako zerbitzu berezi batzuen erabileren tasak arautzen dituena.

11. Ordenantza fiskala, hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituena.

12. Ordenantza, obra-hondakindegia erabiltzeko tasak arautzen dituena.

13. Ordenantza, laborantzako herrilurren aprobetxamenduaren tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murchanten, 2007ko abenduaren 20an.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0719801