8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURCHANTE

Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2007ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 16 ordenantza fiskal. Onespenaren erabakia 2007ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 2an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Murchanten, 2007ko abenduaren 14an.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Ordainarazpen honen xedea da udal organoekagiriak luzatu edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek burutzen duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:

1. Ziurtagiriak, Udal Erroldaren gaineko edozein motatako datuei buruzkoak izan ezik.

2. Kopia eginbidetuak.

3. Agirien konpultsak, salbu eta Katastroko edozein daturen gainean egindakoak.

4. Fotokopiak.

5. Arma txartelak.

6. Lanpostuak betetzeko deialdiak.

7. Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta luzatzen badira, horiek ematerakoan, aldatzerakoan edo, tasapean berraztertzerakoan.

8. Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

3. artikulua. Sortzapena.

Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sortuko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.

4. artikulua. Subjektu pasiboak.

Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak luzatu edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

5. artikulua. Tarifak.

Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

6. artikulua. Kudeaketa arauak.

Tasak udal diruzaintzan ordainduko dira, eskaera aurkezten denean.

TARIFEN ERANSKINA

-Inprimakiak, edozein motatakoak: 0,2 euro.

-Ziurtagiriak: Edozein motatakoak: 1,5 euro.

-Altak eta bajak, kontribuzioetan eta antzekoetan: 1,5 euro.

-Arma txartelak: 10 euro.

-Fotokopiak, alde batetik: 0,1 euro.

-Fotokopiak, aurrealdea eta atzealdea: 0,2 euro.

Sinaduren egiaztapenak eta agirien konpultsa:

-Tarifa bakarra: agiriaren aurrealdea eta atzealdea: 1,5 euro.

-Nafarroako Gobernuko lurzati zedulak: 2 euro.

-Eraikinak ikuskatzea, lerrokadurak eta sestrak seinalatzea eta mota guztietako ikuskapenak, alderdi batek eskaturik: 56 euro.

-Jardueretarako lizentziak, irekitzeko lizentziari loturik ez daudenak: 56 euro.

Info local 012 zerbitzuak emaniko erroldako agiriak eta ziurtagiriak doakoak izanen dira eta posta bidez igorriko dira Udaletxetik, betiere interesdunek pertsonalki jasotzeko aukera izanik.

ORDENANTZA FISKALA

JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIA EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Zergapeko egintza ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan edo jarduera kaltegabeetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:

a) Jarduerarako lizentzia.

b) Jarduerarako lizentzia berrikustea.

c) Irekitzeko lizentzia:

d) Irekitzeko lizentzia aldatzea.

e) Instalazioa aldizka irekitzea.

f) Titulartasun aldaketak.

3. artikulua. Ordaindu beharra.

Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

4. artikulua. Subjektu pasiboa.

Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.

5. artikulua. Tarifak.

Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

6. artikulua. Kudeaketa arauak.

Jarduteko eta irekitzeko lizentziak eskuratu nahi dituztenek eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera(k) eta horren (horien) kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesdunak zenbateko bat ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina; bertzenaz, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Titular berriaren aldeko lizentzia frogatzen duen titulua eskuratze aldera, dagokion tasa kobratuko zaio.

10. artikulua. Arau-hausteak.

Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

A) 60.101,21 euro bitarteko aurrekontua duten establezimenduetarako: 144 euro

120.202 euro bitarteko establezimenduak: %0,26.

300.506,05 euro bitarteko establezimenduak: 0,39 euro.

601.012,10 euro bitarteko establezimenduak: 0,52 euro.

601.012,10 eurotik goitiko establezimenduak: 0,65 euro.

B) Berritik paratzen diren baina irekitzeko lizentzia lortzeko jarduera sailkatuen espedientea aldez aurretik tramitatzea behar ez duten establezimenduetarako, haien aurrekontuak 60.101,21 eurotik goiti egiten ez badu: 66 euro. 60.101,21 eurotik goiti egiten badu, A atalari jarraikiz kotizatu beharko dute.

C) Lokala tokiz aldatzea:

A atalekoari jarraikiz ordaindu beharko dute, berritik paratzen direnek bezala.

D) Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratutako establezimenduen tarifa berberak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 64 euro A atalekoentzat eta 13 euro, B atalekoentzat.

E) Negozioko titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Lehen aldiz paratzen diren establezimenduen tarifa berberak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barnean egiten denean salbu, kasu horretan 20 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen pagamendutako.

ORDENANTZA, ORDEZKO BETEARAZPENENETARAKO ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

3. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

1. Zergagaia honako kasu hauetan zerbitzu egitea edo laguntza ematea da:

a) Ibilgailuak, zaborrak eta obra-hondakinak kentzea, baldin eta lur edo lokalen jabeek, okupatzaileek -edo pilaketaren arduradunek- kentzeko agindua bete nahi ez edo horren aurka egiten badute.

b) Betearazpen aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki Udalaren ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpenen eginbideak.

c) Herritar soilek eragindako Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak.

2. Interesdunek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, baita ondasunak berreskuratzeko presagatik edo ordena publikoa, segurantza, osasungarritasuna edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek ere, ordainarazpena sortzea ekarriko dute, nahiz eta zerbitzua ez izan interesdunek eskatua.

3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, nolanahi ere, enpresa pribatu batekin kontratatzea, ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta bertze bitarteko partikular batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.

4. artikulua. Tasaren sortzapena.

Zerga ordaindu beharra, zerbitzua egiten den momentu berean sortzen da, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.

5. artikulua. Subjektu pasiboa

Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak; hurrengook, alegia:

a) Zerbitzua egin beharra eragiten duten egintzetako ondasunen jabe edo erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.

b) Halakorik bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako betearazpen erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.

6. artikulua. Zerga oinarria.

Honako hauek dira ordainarazpen honen zerga oinarri:

a) Betearazpen aginduak: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.

b) Ordezko betearazpena: egin den betearazpenaren kostu osotik heldu dena.

7. artikulua. Kudeaketa arauak.

Udalak, obrak egiteko, zilegi izanen du kautelazko likidazioak formulatzea tasen zenbateko kalkulatuaren arabera, aldez aurretik, eta bai hura ordainarazi eta bildu ere Ordenantza fiskal orokorrean agintzen den gisara. Obrak burututakoan, tasak likidatuko dira eta soberakinik bada, eskatu edo bihurtuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidazio horiek erantzulen artean zatitu edo banatzea, edo erabiltzaile nahiz errentari gisa borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.

8. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa goiti-beheiti, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den espediente zehatzailetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Betearazpen aginduak

Karga-tasa izanen da zerga oinarriaren %1.

II Epigrafea.-Ordezko betearazpenak.

Ezarri den tasa %125 da.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

4. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Zergapeko egintza da erabilera publikoko tokiko lurretan, tokiko errepide, bide eta gainontzeko eremu publikoak barne, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bertzelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea ere.

3. artikulua. Ordaindu beharra.

Zergak ordaindu beharra toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendua hasten denean sortzen da.

4. artikulua. Nork ordaindu behar.

Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

5. artikulua. Oinarriak, tasak eta tarifak

Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua egin ahal izateko mugitu edo ireki beharreko toki entitatearen jabari publikoko azalera.

Ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz jabari publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean ageri denaren arabera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo horiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

6. artikulua. Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea.

Ordaintzeko obligazioa duenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzeko obligazioa duenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Gordailua berreskuratu ahal izateko adostasun txostena beharko da, indarra duen arautegia eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

9. artikulua. 1.-Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, handitu eta itzultzeko gaietan, "Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziei buruzko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalak" xedatutakoari jarraituko zaio.

2.-Ordenantza honen xede diren gainerako aprobetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.

10. artikulua. Kudeaketa arauak.

Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladura edo espaloiak kendu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako "Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzak eta Urbanizazio Ordenantza" izenekoetan eskatutako baldintzak bete beharko ditu eta, hala egokitzen bada, "Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziari buruzko ordenantza" izenekoan eskatutakoa ere bete beharko ditu.

11. artikulua. Lizentziak ematen diren unean behar diren tasak ordaindu beharko dira. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloia zeharkatzeko baimenari.

12. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza fiskal honetan aplikatuko diren tarifak honako hauek dira:

1. epigrafea.-Zangak irekitzea

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

-Harrizko zoladura den lekuetan: 3,30 euro.

-Zoladura orokorra den lekuetan: 1,70 euro.

Zangak ireki badira higiezinen bat eraikitzeko edota EIOZko zerga ordaindu behar izan duten bertze obrak egiteko, haien barruan sartuak daudela hartuko da. Ordaintzetik salbuetsirik egonen dira hornidura, saneamendu eta kaleko argien zerbitzuko matxuragatik sortutakoak.

Zola eman gabeko lekuetan: 0,90 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro luze bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

-Harrizko zoladura den lekuetan 7,50 euro.

-Zoladura orokorra den lekuetan: 3,30 euro.

-Zola eman gabeko lekuetan: 1,40 euro.

2. epigrafea.-Tasa ordaintzetik salbuetsita geldituko dira minusbaliatuendako oztopo arkitektonikoak ezabatzeko obrak.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKAMENDU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Zergapeko egintza da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkamendu esklusiborako nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea.

3. artikulua. Ordaindu beharra.

Tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Erabilera eta aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, seihileko osoaren tasa ordaindu beharko da.

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan zehar sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken hauek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko ordenantza fiskalak edo horiek arautzeko udal erabakiek gobernatuko dituzte.

5. artikulua. Oinarriak, tasak eta tarifak

1. Espaloien barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 6 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta kalearen kategoria fiskala kontutan hartuta, kasuan kasu.

2. Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta karrikaren kategoria fiskala hartuko dira oinarritako.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean agertzen dira.

7. artikulua. Kudeaketa arauak.

Lizentziak emateko onesten den arauan xedatutakoak arautuko du lizentzietarako baimena.

8. artikulua. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea egiteko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean eta "Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean" ezarri prezio publikoak eta fiantzak ordaindu.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Gordailua berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak bete eta lurzorua behar bezala konpondu duela egiaztatzen duena.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua gordetzeagatiko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den Zentsuan sartuko ditu titularrak.

10. artikulua. Seinaleztatzeko diskoak Udalak emanen ditu III. epigrafean ezarritako tasa ordaindu ondoren, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek jarri, mantendu, behar izanez gero berriro jartzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengo hartara bueltatzera. Era berean, seinalatzeko diskoak ere kendu beharko dituzte. Bertzela bada, ulertuko da aprobetxamenduak jarraitzen duela, zintarria eta espaloia lehengora bueltatu eta diskoak kendu arte.

12. artikulua. Halako egoitza edo leku batean pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori egiten badute, Udalaren Ikuskapen Zerbitzuek horren berri emanen diote betiere Udalari.

I. epigrafea.-Ibilgailuen sarbidea.

Ibilgailuendako sarrerak: 0 euro.

II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea.

Prezioa urtean 37 euro izanen da, Udalak ordaindu dutenei ematen dien bereizgarria paratu eta gero.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

6. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Zergapeko egintzak dira toki entitateko jabari publikoko zoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko herriko edozein eremu publikoko zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hartunea ere.

d) Toki entitateko edozein eremu publikoko hegalkina ukitzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

c) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein fluido eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Eremu publikoan kioskoak paratzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

j) Erregaiaren deposituak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo herriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, toki entitateko eremu publikoetan.

m) Azienda toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

3. artikulua. Ordaindu beharra.

Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldizkako sorrarazpena agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, hiruhileko naturaletan, barne delarik hasiera edo bukaerakoa, zer behar duen.

4. artikulua. Nork ordaindu behar.

Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin edo zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan jartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, hegalkinean eta zorupean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

6. artikulua. Oinarriak, tasak eta tarifak

Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizitazio publikoko prozedurak erabiltzen direnean, tasaren zenbatekoa zehazteko, kontzesioa, baimena edo esleipena zein proposamenentzat egiten den, haren balio ekonomikoaren arabera finkatuko da.

8. artikulua. Kudeaketa arauak.

Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aitzinetik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Eremu publikoa edukiontziekin okupatzen bada, eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Fiantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

10. artikulua. 1.-Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2.-Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3.-Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

Erabilera edo aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, tasa ordaintzen ahal da hiruhilabeteka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hiruhilekoaren likidazioa erabilera edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori hasi baino gutxienez hilabete bat lehenago.

4.-"Mahai, aulki eta mahaitxoak" izeneko 1. epigrafeari dagokionean, Udalak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

TARIFEN ERANSKINA

I.1.-Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko.

a) Herriko bestetan: 4,80 euro, metro koadroa.

b) Urteko gainerako garaian, 2,40 euro metro karratuko.

I.2.-Bestetako postuak eta barrakak.

Orokorrean, denek 27 euro egunean.

Bereziki, talka egiteko autoek eta gisakoek 587 euro besta egun guztiengatik, betiere feria-saltokikoekin adostasuna lortzeko aukera izanik.

I.3.-Kalez kaleko salmenta.

Osasun arrazoiengatik, debeku da gisa horretan jakiak saltzea.

Astean behin bakarrik egin daiteke, zehazki ostiraletan, eta nahitaez Triunfante kalean egin beharko da, halako 9 metro linealeko eremuetan, aldez aurretik zehaztuko baitira. Tarifa kontuetarako, kuota bakarra kobratuko da, alegia, 13 euro eguneko. Hortik goitiko metro lineal bakoitzeko 1,50 euro kobratuko da.

Horrela nahi dutenek aukera izanen dute urteko bonoa ordaintzeko, 450 eurokoa; horrek urte osoan lekua erreserbatzea dakar. Eskubide hori errespetatuko zaie merkatu txikia egiten den egun bakoitzeko 9:00ak arte; hortik aurrera eskubidea galduko dute eta ez dute ordaindutako kuotaren zati proportzionala jasotzeko eskubiderik izanen.

I.4.-Eremu publikoa obretarako okupatzea:

Galaraziko da, ahal delarik, karrikak osorik okupatzea; aldiz, ezinbestekoa bada, okupazio hori arautuko da eta, kasuan kasuko inguruabarrei begira, kuota berezia ordaindu beharko da, okupazio arruntarekiko proportzioa gordeko duena. Pasatzeko lekua uzten duena da okupazio arrunta, eta horren aldera kuota bakarra ordainduko da, karrikaren zer ehuneko okupatu duen kontuan hartu gabe: Egunean 3,70 euro.

ORDENANTZA FISKALA, HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

7. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Zergapeko egintza dira toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein fluido eramateko; lineetarako zutoinak; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burdin-barrak, baskulak eta gisakoak, betiere herritar guztiei edo ugariri eragiten dieten horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten badituzte.

3. artikulua. Ordaindu beharra.

Tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta aprobetxamendua hasten edo bukatzen bada, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta berdin kuota hainbanatuko.

4. artikulua. Nork ordaindu behar.

Enpresak tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, baldin eta, toki entitatearen jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzeko.

5. artikulua. Oinarriak, tasak eta tarifak

Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.

6. artikulua. Aplikatuko den tasa %1,5 da hornidurako zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek eskuratzen dituzten dirusarrera gordinen gainean.

Tasa hauek bateragarri izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

7. artikulua. Kudeaketa arauak.

Hornidurako zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar dutenean, hori egiteko behar den lizentzia eskatu beharko dute.

8. artikulua. Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obra egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

9. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna beharturik dago berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera, baita aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Enpresek aprobetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte, udalerritik kanpo izanda ere, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Fiantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

10. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik dauden hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek hiruhilero aurkeztu beharko dute udalerrian erdietsi dirusarrera gordinen aitorpena. Dirusarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, arau honetan ezarritakoaren arabera.

11. artikulua. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoa Udalean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.

ORDENANTZA, UDALAREN HAUR ESKOLAKO ARRETA ETA LAGUNTZA ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

8. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

2. artikulua. Ordaindu beharra.

Haur Eskolako zerbitzuez baliatzen diren adin txikikoen gurasoak, tutoreak edota legezko ordezkariak daude tasa ordaintzera behartuak.

3. artikulua. Kudeaketa eta dirubilketa arauak.

Hilabete osoetan eta aurretik ordaindu beharko da tasa, eta Haur Eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

4. artikulua. Tarifak aplikatzea.

Kalkulu-oinarria zehazteko, ondoko eran finkatuko da:

a) Zerbitzuaren onura hartzen duen haur bakoitzaren kuota kalkulatzeko, ikasturtea hasi aurreko urteko P.F.E.Z.ren (aitaren, amaren eta adingabeko senideena) zerga-oinarria osatzen duten dirusarrerak hartuko dira kontuan.

P.F.E.Z. egitera beharturik ez bada, denboraldi horretan kontzeptu guztiengatik jasotako dirusarrera garbiak hartuko dira, eta horien behar adinako justifikazioa aurkeztu beharko da.

b) Dirusarrerak aurreko lerroaldean adierazi moduan aterata, kontuan hartu diren kide kopuruaren artean eginen da zatiketa.

5. artikulua. Tarifen kalkulua abuztuan eginen da, ikasturtea hasi baino lehen, eta haren iraupen osoan zehar aplikatuko dira (11 hilabete).

6. artikulua. Azken errenta aitorpena edo izandako dirusarrera gordin eta garbien agiriak aurkezten ez dituztenei, Udalak askietsita, Haur Eskolako kuota gorena aplikatuko zaie.

7. artikulua. Ordaindu beharreko kuotak (2007-2008 ikasturterako): Ikasturte bakoitzean Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen araberakoak izanen dira.

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

9. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Zergapeko egintza ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematean datza, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

3. artikulua. Ordaindu beharra.

Ezkontza zibila egiten den unean berean sortuko da ordaindu beharra. Udal bulegoetan ezkontza zibila egin izanaren eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren luzatuko da.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik Ordenantza honetan aurreikusitako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

4. artikulua. Nork ordaindu behar.

Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonek.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea. Tarifak: Ezkontza bakoitzeko prezioa ondoko hau izanen da:

-Sarrerak lanegunetan: 72 euro.

-Larunbat, igande eta jaiegunetan: 113 euro.

ORDENANTZA FISKALA, MURCHANTEKO UDALAK HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOAN ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

10. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Tasak galdatuko dira, Udalak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan urtean zehar antolatzen dituen ikastaro, ekintza edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako bertze edozein kontzeptuagatik.

3. artikulua. Kudeaketa eta dirubilketa arauak.

Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. artikulua. Tasa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

6. artikulua. Tarifak.

Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan-kasuan ezarriko dira.

TARIFEN ERANSKINA

1. Igeriketa ikastaroak:

-Haurrak: 18,00 euro.

-Helduak: 21,00 euro.

2. Kirol ikastaroak:

-Aerobica: 20,00 euro hilabetean.

-Pilatesa: 20,00 euro hilabetean.

-Gimnasioa: 12,00 euro hilabetean.

-Atletismoa: 10,00 euro hilabetean.

-Judoa: 18,00 euro hilabetean.

Kirol ikastaroetan, 17,00 euroko gehigarria kobratuko zaie igerilekuko abonamendua ez dutenei.

3. Ingelera klaseak: 103,00 euro hilabetean.

ORDENANTZA, KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUENA

11. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

2. artikulua. Ordaindu beharra.

Ordainarapen hauek ordaintzera beharturik daude igerilekua erabiltzen dutenak.

3. artikulua. Ordaindu beharra.

Igerilekuko sarbidea ematen duen sarrera edo udal baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

4. artikulua. Tarifak.

Aplikatzeko tarifak ordenantza honen eranskinetan agertzen dira.

5. artikulua. Kudeaketa arauak.

Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Horretarako arau berezia izanen da instalazioetako dirubilketa zerbitzuei ordaintzea prezioa. Haiek luzatuko dituzte txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonu bitartez erabili nahi dituztenek, abonu hori denbora mugarik gabekoa ala denboraldikoa izan, Udalak finkatzen duen moduan eta baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita instalazio bakoitza zein ordutan ireki eta itxi ere. Instalazioak itxirik egonen dira urtean 15 egunetan, ikuskapen teknikoetarako. Gainera, itxirik egonen dira urtarrilaren 1ean eta abenduaren 24, 25 eta 31n.

2008ko urtarrilaren 1etik aitzina, Udalak zehaztuko du ordutegia.

8. artikulua. Erabiltzeko arauak.

Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak eta arduradunei erakutsi eskatutakoan, bertzenaz kanpora bidaliko baitituzte.

9. artikulua. Instalazioetan sartzen diren guztiek men egin beharko diete funtzionamendu arauei; horiek ikusgai daude zentro bakoitzean. Beraz, instalazioen erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioa erabiltzekoak, ikusgai baitaude.

10. artikulua. Instalazioetan sartu ahal izateko nahitaez eduki beharko dira ordainduta tarifen eranskineko kuotak.

Udalak, ofizioz, baja ematen ahalko die instalazioen erabilpenean zortzi ordainagiri baino gehiago ordaindu ez dituzten erabiltzaileei, baja beraiek eskatu ez badute. Horrek ez du kenduko bajaren eguna arte sortu diren kuotak ordaintzeko beharra.

11. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

12. artikulua. Hauek dira arau-hauste arinak:

1. Esparruko instalazioak zuzen ez erabiltzea.

2. Behar bezalako zapatak ez erabiltzea bai berdeguneetan bai urtokiaren esparruan.

3. Jatea edo edatea horretarako eremuetatik kanpora.

4. Paperontziak, hautsontziak eta instalazioa garbi edukitzeko gainerako elementuak ez erabiltzea.

5. Esparrura sartzea bizikleta, triziklo, patin eta abarrekin, eta berdegunetara aulkiekin, aulkitxoekin eta umeendako kotxeekin, baimen espresurik izan ezean.

6. 7 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea, arrisku egoerei kasurik egin gabe, hala nola ondoan heldurik ez dutela palastakoak ez diren igerilekuetan bainatzea.

7. 14 urtetik beheitiko neska-mutikoak zaindu gabe edukitzea.

8. Igerilekuan edo eremu hezeetan dutxatu gabe sartzea.

9. Urean hegatsak, uretako betaurrekoak eta flotagailu handiak erabiltzea. Orobat, jaurtitzen diren zerekin edo bertzeei traba egiten dietenekin jostatzea.

10. Helduak palastako igerilekuan premiarik gabe gelditzea.

11. Palastako igerilekuan bainujantzirik edo pixoihalik gabe sartzea.

12. Palastako igerilekuaren barnean jatea edo jatera ematea.

13. Aldageletan edo igerilekuen esparruan erretzea.

14. Gainean gauzak ezarriz mahaiak eta aulkiak berehala erabiltzeko asmorik gabe okupatzea.

15. Aire zabaleko jantokia erabili ondoan zikin uztea.

16. Instalazioko langileek (begiraleek, sorosleek, udal langileek eta oro har mantentze lanetakoek) erabilera dela-eta egiten dituzten oharrei kasurik ez egitea.

17. Instalazioko edozein arau ez betetzea, arau-hauste larria edo oso larria ez denean.

13. artikulua. Hauek dira arau-hauste larriak:

1. Kreditazio txartelaren titularra ez denak hura erabiltzea, hura galdu edo galtzeagatik salaketa dagoenean izan ezik. Txartelaren titularra izanen da arau-hauste honen erantzulea.

2. Egun berean bi arau-hauste arin egitea.

3. Instalazioan animaliak sartzea, zakur gidariak izan ezik.

4. Bainu hartzaileei traba egitea.

5. Basakerietan aritzea.

6. Horditurik edo edozein drogaren eraginpean bainatzea.

7. Bertze edozein arau ez betetzea, bertze erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragiten ahal badio, bereziki igerilekuak, dutxak eta aldagelak oker erabiltzeari dagozkion guztietan.

8. Instalazioaren barrenean ordena larriki nahastea dakarren edozer egitea edo ez egitea.

9. Langile arduradunak eta instalazioan lan egiten dutenak iraintzea edo mendratzea.

10. Instalazioetan begibistan mozkor edo drogak jota sartzea.

11. Eguneko erabilpenaren ondotik takilla itxirik uztea.

14. artikulua. Arau-hauste oso larriak.

1. Hutsegite larrien errepika.

2. Instalazioaren barnean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dioten arau-hauste larriak.

3. Instalazioetan sartzeko txartelak edo bertako giltzak faltsutzea.

4. Instalazioko materiala edo bertzeen ondasunak lapurtzea eta ebastea.

5. Instalazioaren erabiltzaileei edo bertako langileei erasotzea.

6. Instalazioen barnean drogak saldu edo kontsumitzea.

7. Inor edozein arma mota aldean daramala instalazioetan sartzea.

8. Instalaziora sartzea horretarako aurreikusitako sarbideak erabili gabe.

15. artikulua. Zehapenak.

Arau-hausteak honela zehatuko dira:

a) Arinak:

-Lehen hutsegite arina, idatziz kargu hartzea.

-Bigarren hutsegite arina urte berean, egun baterako bidaltzea.

-Hirugarren hutsegite arina urte berean, aste baterako bidaltzea.

-Laugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste larritzat hartuko da.

b) Larriak:

-Lehen hutsegite larria, hamabortz egunerako bidaltzea.

-Bigarren hutsegite larria urte berean, hogeita hamar egunerako bidaltzea.

-Hirugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste oso larritzat hartuko da.

c) Oso larriak:

-Lehen hutsegite oso larria, hiru hilabeterako bidaltzea.

-Bigarren hutsegite oso larria urte berean, abonua galtzea.

TARIFEN ERANSKINA

Eguneko sarrerak

10 urtetik behetikoak:

-Familia ez ugariak: 1,65 euro.

-Familia ugariak: 1,20 euro.

10 eta 15 urte bitartekoak:

-Familia ez ugariak: 2,20 euro.

-Familia ugariak: 1,80 euro.

15 urtetik goitikoak:

-Familia ez ugariak: 3,30 euro.

-Familia ugariak: 2,70 euro.

Urteko abonamendua:

.Banakoentzat:

Pentsiodunak:

-Familia ez ugariak: 14 euro.

-Familia ugariak: -

4 eta 9 urte bitartekoak:

-Familia ez ugariak: 17 euro.

-Familia ugariak: 13,80 euro.

10 eta 15 urte bitartekoak:

-Familia ez ugariak: 29 euro.

-Familia ugariak: 23 euro.

15 urtetik goitikoak:

-Familia ez ugariak: 34 euro.

-Familia ugariak: 27,20 euro.

.Familiendako:

Senar-emazte erretiratuak:

-Familia ez ugariak: 17 euro.

-Familia ugariak: -

Senar-emazte ez erretiratuak:

-Familia ez ugariak: 50 euro.

-Familia ugariak: 42 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

12. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 27/1995 Foru Legearen II. Tituluko V. Kapituluko 167.etik 171.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Zerga honen zergapeko egintza da udalaren mugapean zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, hori ematea Murchanteko Udalari dagokion guztietan, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe.

Zergari atxikitako zergapeko egintzatzat har daitezke hauek:

-Mota guztietako eraikin eta instalazioak eraikitzeko obrak, eraikuntza berrikoak badira.

-Lehendik eginak dauden mota guztietako eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

-Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak, edozein motatakoak direla ere.

-Eraikinen barreneko egitura aldatzen duten obrak, zein den ere erabilera.

-Behin-behinekoz egin beharreko obrak.

-Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

-Lur-erauzketak, hala nola, zelaiketa, hondeaketa eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

-Lurzatiaren itxiturak.

-Eraikinak botatzea, aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

-Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

-Eremu publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

-Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.

3. artikulua. Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomi erkidegoak edo toki entitateak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, portu, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziozkoa.

4. artikulua. Subjektu pasiboak.

1. Zerga honen subjektu pasiboak honakoak dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, herentzia banatu gabeak, ondasun elkarteak, eta nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabetasuna duten bertze entitate, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.

2. Murchanteko Udalaren aitzinean argi eta garbi egiaztatzen ez bada obren jabea obra horretako eraikinaren jabeaz bertze pertsona bat edo entitate bat dela, obrena bera hartuko da eraikinaren jabetzat.

5. artikulua. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak dira hartarako lizentzia eskatzen dutenak edo eraikuntza, instalazio edo obrak egiten dituztenak, ez baldin badira zergadunak berak.

6. artikulua. Zerga oinarria.

1. Zerga-oinarria eraikin, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da.

2. Aurreko zenbaki horretan xedatutakoaren ondorioetarako, kostu erreal eta benetakoa exekuzio materialeko aurrekontuaren arabera zehaztuko da, ordainsariak eta industri mozkina kenduta.

7. artikulua. Kuota.

Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskineko karga mota ezartzetik heldu dena.

8. artikulua. Sortzapena.

Zerga hau eraikina, instalazioa edo obra hasten delarik sortzen da, nahiz eta hartarako lizentziarik lortu ez den.

9. artikulua. Zergaren kudeaketa.

Nahitaezko baimena ematen delarik, behin-behineko likidazio bat eginen da, eta zerga oinarria finkatuko, interesdunek aurkeztu duten aurrekontuaren arabera, baldin eta hura dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia badago.

Halako lizentziarik ez dagoenean, edo proiektua ikus-onestea nahitaezkoa ez bada, zerga oinarria udaleko teknikariek finkatuko dute proiektuaren kostu estimatuaren arabera.

Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoren aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaera aurkeztu behar da, aurrekontu berriarekin batera, behin behineko likidazio berria egiteko, aurrekontuan izandako aldaketaren arabera, hasierakoa gainditzen duen kopuru berean.

10. artikulua. 1.-Ikusirik egiazki egin diren eraikuntzak, instalazioak eta obrak, baita horien benetako kostu eraginkorra ere, Udalak, hala behar denean, behin-behineko zerga-oinarria aldatuko du eta behin betiko likidazioa eginen; hori egin ondoren, subjektu pasiboari eskatuko dio paga diezaion edo, hala behar denean, gehiegi jarritakoa itzuliko dio.

2.-Aurreko atalean xedatutakoari dagokionez, obra bukatu edo behin-behinekoz jaso eta hurrengo hilabetean, inguruabar horren berri ematen duen deklarazioa aurkeztuko da eta horrekin batera eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostu eraginkorra eta obraren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria ere bai, bidezkoa denean behar den lanbide elkargoak ikus-onetsia, zeinean obraren kostu osoa egiaztatuko baita.

11. artikulua. Zergaren likidazioaren ondorioetarako, berdin jokatuko da isilbide positiboaz eman diren lizentziekin eta berariaz eman direnekin.

12. artikulua. Baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio lizentziaren titularrak, idatziz aurkeztu berariazko ukoaz, Murchanteko Udalak, hala behar denean, pagatutakoa itzuliko du.

Halaber, behin lizentzia iraungi ondoren, Murchanteko Udalak egindako likidazioa deuseztatuko du eta, hala behar denean, itzuliko, non ez duen titularrak lizentzia horren berritzea eskatzen eta Udalak baimentzen.

Karga-tasa: ezarri den tasa %3,85 da.

ORDENANTZA, HIRILURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

13. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko VI. Kapituluko 172.etik 178.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

1. Zergapeko egintza hirilurren balio igoera da. Hura agerian jartzen ahal da bai horien jabetza edozein modutan eskualdatzearen ondorioz, bai horietaz baliatzeko edozein eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzearen ondorioz.

2. Ondorio horietarako, ondokoak dira hirilurrak:

a) Hirilurzorua eta lurzoru urbanizagarri programatua.

b) Lurzoru urbanizagarri ez programatua, Hirigintzako jarduketa programa onesten den unetik.

c) Ibilgailuendako sarbideak dituztenak, bai eta ur hornidura, ur hustuketa nahiz argindar hornidura ere; edo bertzenaz, azalera erdia eraikia dutelako eremu sendotuan daudenak.

d) Lur zatikatuak, nekazaritzako legeriaren aurka eginak badira.

3. Ez da zerga honen menpean egonen lurralde kontribuzioaren gaietarako landalurtzat jotzen diren lursailek izan duten balio gehikuntza.

3. artikulua. Salbuespenak.

Honako egintzengatik agertzen diren balio igoerak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:

a) Ezkontideek ezkontza unitatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren esleipenak eta beren ondasun komunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.

b) Herentziaz, legatuz, ezkonsariz, emaitzaz edo, dohainik dela, bertze nolanahi egiten diren ondasun eskualdatze guztiak, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten badira.

Hala ere, erran diren negozio juridiko horiek egiten direnean, ez dute etenen ordenantza honen 6. artikuluan xedatzen den hogei urteko epea.

c) Ezkontideen arteko edo haiengandik seme-alabenganako ondasun eskualdatzeak, baldin ezkontza baliogabetze, banantze edo dibortzio kasuetako epaia betetzeagatik bada.

d) Menpekotza eskubide edozertarikoak eratu eta eskualdatzea.

4. artikulua. Halaber, zerga honetatik salbuetsirik daude balio igoerak, zerga hori ordaintzeko eginbidea honakoei egokitzen zaienean:

a) Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua, autonomi erkidegoak, baita horien erakunde autonomoak ere, izaera administratiboa badute.

b) Murchanteko Udala eta bertan sartutako gainerako entitateak edo Udal hori kide dutenak, eta haien erakunde autonomoak, izaera administratiboa badute.

c) Ongintzako kalifikazioa edo ongintza-irakaskuntzakoak duten erakundeak.

d) Gizarte Segurantza, montepioak eta mutualitateak kudeatzen dituzten entitateak, indarra duen legerian aurreikusitakoaren arabera eratuak.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo entitateei.

f) Itzulkizun diren kontzesio administratiboen titularrak, haiei atxikitako lurrei dagokienez.

g) Espainiako Gurutze Gorria.

5. artikulua. Subjektu pasiboak.

Honakoak dira zergaren subjektu pasiboak zergadun gisa:

a) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, irabazi asmoz eratu edo eskualdatzean, lurraren erostuna, edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten zaion pertsona.

b) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, kostu bidez eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten duen pertsona. Hala ere, erosleak zergadunaren ordezkoak eginen ditu, non eta erosle hori ez den subjektu salbuespena duten pertsona edo erakundeetakoa.

Erostunak zergadunaren ordezkoak egiten baditu, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du betiere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari erasatea.

6. artikulua. Zerga oinarria.

Zerga honen oinarria da hirilurren balio igoera erreala, sorrarazpenaren unean agertzera emana eta gehienez hogei urteko epean izandakoa.

7. artikulua. Lur eskualdaketetan, lurrek sorrarazpenaren unean izaten duten balioa, une horretan Hirilurraren gaineko Kontribuzioaren ondorioetarako finkaturik dutena izanen da.

Hirilurren balioaren igoera erreala zenbatekoa den zehazteko, ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

ZO= KB * U * %X

Azalpena:

ZO = Zerga-oinarria edota lurren balioaren igoera erreala.

KB = Lurraren balioa, katastroan.

U = Urte kopurua, balioaren igoera zenbat urtetan zehar gertatu den.

%X = Finkatutako ehunekoa, lurraren balio igoera zenbat urtetan gertatu den kontuan hartuz osaturiko taula honi jarraikiz:

Balio igoera zenbat denboran sortu den:

-15 urtera bitarte: 2,3.

-10 urtera bitarte: 2,2.

-15 urtera bitarte: 2,1.

-20 urtera bitarte: 2,1.

8. artikulua. Jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eraketa eta eskualdaketan, balioaren gehikuntza zein epetan gertatu den Udalak haren arabera kalkulatzen duen portzentajea finkoa, balio-zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu diren arauak aplikatuz kalkulatzen den eskubide horien balioa izanen da.

9. artikulua. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago goititzeko eskubidearen edo azalerako eskubide erreala izan gabe lurpean eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan, balioaren igoera zein epetan gertatu den Udalak haren arabera finkatzen duen portzentajea, balioaren zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori aterako da eskualdaketa eskrituran finkatzen den proportziotasun-modulutik edo, hori ez badago, hegalkin edo zorupean eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren, eta behin horiek eraiki ondoren, eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioa ezarri ondoren aterako denetik.

10. artikulua. Nahitaezko desjabetzapenak daudenean, azkenik, balio justuak lurraren balio osoan zenbateraino egiten duen, atal horren gainean aplikatuko da Udalak balioaren igoera gertatu deneko epeari begira finkatzen duen ehunekoa.

11. artikulua. Kuota. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikatu ondokoa, alegia, %10.

12. artikulua. Sortzapena.

Zerga sorrarazten da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostu bidez edo doan, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.

b) Baliatzeko edozein eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa ematen den egun berean.

Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo horren gaineko gozamenduaren eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, eten edo ebatzi dela, subjektu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul diezaioten, betiere egintza edo kontratu horrek irabazirik sortu ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo bihurtu eta bortz urteko epean, egin diezaiotela eskatzen badu; irabazi-ondorioak izan direla usteko da, interesdunek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela egiaztatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. Legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak aipatzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik sortu ez badute ere, etetea edo ebazpena deklaratzen bada subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da ezer itzuliko

Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratu-emaile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko erabakitzat hartuko da adostasuneko adiskidetze egintza eta eskaria bera onartzea.

Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emanen dute. Baldintza hori esekitzekoa bada, baldintza hori bete arte zenbatekoa ez da likidatuko. Baldintza hori iraungitzailea bada, zerga eskatuko da, baldintza hori betetzen denean, behar den itzulketa egin behar bada ere, aurreko lerroaldeko erregelari jarraikiz.

13. artikulua. Zergaren kudeaketa.

Zergadunak edo, hala balitz, haien legezko ordezkoak, beharturik daude aitorpena Udalaren kudeaketa bulegoan aurkeztera, hartan ematen duten eredua betez; aitorpen horretan agertuko dira bidezko likidazioa egiteko tributu-harremanerako elementu nahitaezkoak.

Aitorpen hori aurkeztuko da, zerga sortzen denetik hasita ondoko epe hauetan:

a) Bizidunen arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izanen da, luzagarria, urtebetekoa izanen baita subjektu pasiboak hala eskatzen badu

Aitorpenari agiri bat erantsiko zaio, non ezarraldia sortzen duten egintza edo kontratuak agertuko diren, bai eta subjektu pasiboak onuradun den aldetik eskatzen dituen salbuespenen egiaztagiri guztiak ere.

14. artikulua. Udal Administrazioak eskatzen ahal dizkie interesdunei behar diren datu, argibide, aurrerakin eta frogagiriak, zerga likidatzeko.

15. artikulua. 13. artikuluan xedatua ukatu gabe, halaber beharturik daude subjektu pasiboek dituzten epe eta molde beretan Udalari aditzera ematera zergapeko egintzaren gauzatzea zein izan den, lurren eskualdatzaileak edo jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eratzaile edo eskualdatzaileak, betiere irabazi asmoz eta bizien arteko negozio juridikoaren ondorioz eman badira.

16. artikulua. Notarioak beharturik egonen dira Murchanteko Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, zerga honen zergagaia gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoei buruzkoak, azken borondatezko egintzak izan ezik.

Halaber, beharturik egonen dira, epe berean, sinadura ezagutu edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, gertakari, egintza edo negozio juridiko berberek osatutakoa, igortzera.

Artikulu honetan aurreikusitakoak ez du galarazten lege orokor eta tributuzkoetan ezarritako betebehar orokorra.

ORDENANTZA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

14. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

2. artikulua. Ordaindu beharra.

Prezio publikoa ordaindu beharra erabilpen baimendua hasten denetik sortzen da, hura gauzatu baino bi egun lehenago zenbatekoaren gordailua eskatuko bada ere.

3. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekintzarako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

4. artikulua. Nork ordaindu behar.

1. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

2. Gizarte eta hezkuntza arloko ekarte eta entitateek ez dute prezio publikoa ordaindu behar, irabazi asmorik ez badute.

5. artikulua. Erabilera.

Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

6. artikulua. Jaieguntzat hartuko dira Udal honetako langileek lan egutegian halakotzat hartzen direnak.

7. artikulua. Tarifak.

Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga beren baitan izanen dute, hala badagokie.

TARIFEN ERANSKINA

A) Herriko Etxea, Eskolak, Kiroldegia, Erretiratuen Elkartea, La Paz kaleko lokalak eta antzekoak erabiliz gero:

-Irabazi asmorik gabeko jarduerak badira: Kuotarik ez.

-Irabazi asmoko jarduerak badira: kasuak banaka aztertuko dira. Udalaren lokalak, instalazioak eta eraikinak erabiltzeko orduko ordaindu beharreko prezio publikoa zehazterakoan, honako formula hau erabiliko da: Ikastaroaren prezioa bider ikasle eta hilabete kopurua, emaitza hori zati emandako eskola orduak, eta azken emaitza hori, berriz, bider 4.

-Partikularrek edo entitate pribatuek antolatutako jardueren kasuan, idatzizko eskabidea aurkeztu beharko dute Udalean, eta langile arduradunen ordutegitik kanpo erabiltzen badira, ordu horiek ordaindu beharko dizkiote, zuzenean, arduradunari.

B) Udal baskula: automatizaturik dago. Honako prezio hauek izanen dira:

-10.000 kilo bitarte: 1,20 euro.

-10.000 kilotik goiti: 2,00 euro.

C) Herriko jaietako programak iragarkietako erabiltzea:

-Orri osoa 45 euro, gutxienez.

-Orri erdia: 29 euro, gutxienez.

-Orri laurdena: 14,50 euro.

ORDENANTZA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

15. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Hilerriko berariazko zerbitzuak ematea, horra zergapeko egintza.

3. artikulua. Subjektu pasiboa.

Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

4. artikulua. Zerga oinarria.

Ordenantza honen tarifen eranskinean jasotako kopuruei jarraikiz, dagozkien zerbitzu moten arabera finkatuko da zerga-oinarria:

5. artikulua. Xedapen osagarriak.

Arau honetan aurreikusten ez den orotan hilerriko erregelamendua eta hilotzen gaineko osasungarritasunari buruzko xedapenak izanen dira arau osagarriak.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea (bakarra): Nitxoak alokatzeko, haien artean inolako bereizketarik egin gabe, hona prezioa: 535 euro bakoitzak, 30 urtetarako, luzatzen ahal bada ere, adostasunez, epe bererako eta prezio berean.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

16. ordenantza

1. artikulua. Oinarria.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

2. artikulua. Sortzapena.

Ordaindu beharra ikastaroetan izena ematen den unean berean sortzen da eta zerbitzua eskatu dutenek ordaindu beharko dute.

3. artikulua. Kudeaketa eta dirubilketa arauak.

1. Prezio publikoen dirubilketa udal bulegoetan eginen da.

2. Eskolak hasi baino lehen izen ematea bertan behera uzten bada baizik ez da bidezko izanen dirua itzultzea, eta betiere ikasturtearen lehen hilekoan helbidea bertze udalerri batera aldatzeagatik.

3. Ikasturtea hasitakoan izena emanez gero, matrikula osorik ordainduko da eta ikasgaiak seihileko naturaletan.

4. Matrikula zabalduz gero, matrikula osorik ordainduko da eta ikasgaiak seihileko naturaletan.

TARIFEN ERANSKINA

Matrikula, irakasgai bakoitzeko: 19 euro urtean.

Txikien banda: 7 euro hilean.

-Hastapena: 15 euro hilean.

Musika Hizkuntza, 1. mailatik 4.era: 18,00 euro hilean.

Musika hizkuntza, 5. maila: 16,00 euro hilean.

Musika hizkuntza, 6.A maila: 16,00 euro hilean.

Musika hizkuntza, 6.B maila: 20,00 euro hilean.

-Musika tresnak,

Lehen maila: 25,00 euro hilean.

Bigarren maila: 28,00 euro hilean.

Hirugarren maila: 28,00 euro hilean.

Laugarren maila: 30,00 euro hilean.

Borzgarren maila: 32,00 euro hilean.

Seigarren maila: 32,00 euro hilean.

Helduak: 38,00 euro hilean.

Tarifa hauek 2007ko irailetik 2008ko ekainera bitartean aplikatuko dira, Musika Eskolaren ikasturtearekin batean.

Iragarkiaren kodea: L0719476