8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MARTZILLA

2008rako zerga-tasak eta tasak

Martzillako Udalak 2008an indarra izanen duten zerga-tasak eta tasen tarifak onetsi zituen 2007ko abenduaren 20ko osoko bilkura berezian.

Karga-tasak

Landalurrak: %0,80ko zerga-tasa.

Hirilurrak: %0,3190eko zerga-tasa.

J.E.Z., Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean: %1,40.

Hirilurraren balio igoeraren gaineko zerga: aldizkako tarteen ariora finkatzen da 3.1eko portzentaje bakarra; tasa, berriz, %15.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.

Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, %4,70eko zerga-tasa.

Errodaje tasa

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarik ez duten ibilgailuetarako:

25 Z.F. baino gutxiagoko ibilgailuak: %39,3, mota bereko ibilgailuendako zirkulazio zergan ofizialki ezarritako tarifen gainean.

25 Z.F.ko edo gehiagoko ibilgailuak: %52,8, mota bereko ibilgailuendako zirkulazio zergan ofizialki ezarritako tarifen gainean.

Espedienteak eta agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak

-DIN A-4ko fotokopia bakoitzagatik: 0,12 euro.

-DIN A-3ko fotokopia bakoitzagatik: 0,15 euro.

-Fotokopia eginbidetu bakoitzagatik: 2,00 euro.

-Agirien konpultsa: lehen orriagatik: 2,00 euro.

Agiri bereko 2. orriagatik eta hurrengoengatik: 0,30 euro.

-Ziurtagiriak: arruntak, bakoitzagatik: 3,00 euro.

-3 urteko edo gehiagoko historikoa: 18,50 euro.

-Txostenak, ziurtagiria dutenak eta ez dutenak, interes pribatuagatik alderdi batek eskatuak: 18,50 euro.

-Lurzatien gaineko zedulak: 3 euro.

-Katastroko orriak: 0,60 euro.

-Txostenak etxebizitzak deskalifikatzeagatik: E.A.O.en deskalifikazio bakoitzagatik: 18 euro.

-Espedienteen tramitazioa: 230,88 euro.

-Jarduera sailkatuaren espedientea: 19,24 euro.

(*)Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

-Arma txartelen tramitazioa

Hirigintzako lizentziak emateko tasak

-Plan partzialak edo antolamendukoak, aldaketa partzialak edo bereziak, xehetasun azterlanak, lurzatiketak eta birzatiketak eta arau subsidiarioen aldaketa puntualak tramitatzea: espediente bakoitzeko 1.000 euro, gehi prentsan iragarkiak ateratzeko gastuak.

-Urbanizazio proiektuak, obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,5.

-Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak: 33,20 euro.

-Aurrekoetan sartzen ez diren obra lizentziak emateagatik, obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,2198; gutxienekoa: 33,20 euro.

-Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik: 33,20 euro.

Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik

-Lizentziak, eraikinak lehen aldiz okupatzeagatik: 0,449 euro/m² eraikia.

Establezimenduak irekitzeko tasak, jarduera sailkatu eta kaltegabeak egiteko. (*)

-Saltokiak, 80 metro karratuko azalera baino gutxiago dutenak: 184,39 euro.

-Saltokiak, 80 m²-koak edo gehiagokoak: 293,28 euro.

-Gestoriak eta bulegoak: 293,28 euro.

-Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 549,69 euro.

-Industri nabeak eta biltegiak, 200 m² bitartekoak: 549,69 euro.

-Industri nabeak eta biltegiak, 201m²-tik 400 m²-ra bitartekoak: 1.105,81 euro.

-Industri nabeak eta biltegiak, 400 m²-koak baino handiagoak: 1.844,21 euro.

-Merkataritzako eraikin eta saltoki osagarriak: 236,03 euro.

(*)Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

Tasak hilerrian zerbitzuak emateagatik eta hilobiengatik

-Hilerria (zerbitzuak):

-Ehorzketa zerbitzuak lurrean: 85,25 euro.

-Ehorzketa zerbitzuak panteoian: 68,17 euro.

-Ehorzketa zerbitzuak nitxoan: 44,33 euro.

(*) Zerbitzu hauei dagozkien tasei igeltserotzaren kostuak gehituko zaizkie.

-Hilerria (hilobien kontzesioa):

-Lehen hilobiaren kontzesioa: 198,17 euro.

-Bigarrenaren kontzesioa (ondoan badago): 660,56 euro.

-Hirugarrenaren kontzesioa (ondoan badago): 1.321,11 euro.

-Nitxoen kontzesioa (zulo bakoitzagatik): eraikuntzaren prezioa.

Tasak, erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeagatik eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteagatik

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

-1. epigrafea: Zangak irekitzea:

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

1.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 47,21 euro.

1.1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 24,27 euro.

1.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 4,71 euro.

1.2. Zangaren zabalera metro lineal bat edo handiagoa bada: metro luze bakoitzagatik:

1.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 70,80 euro.

1.2.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 35,39 euro.

1.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 5,90 euro.

1.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat itxi behar bazaie ibilgailuei, horrez gain, ezartzen diren tarifak aplikatuko dira bide publikoa ixteagatik.

2. epigrafea. Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea: metro luze bakoitzetik, alderik handienean, 45,39 euro.

-3. epigrafea. Sustatzaileek, bermetako, fidantza bat utzi beharko dute, eskudirutan; hain zuzen ere, obraren kostuaren %20.

Tasak, udal hondakindegia erabili edo bertan gaiak botatzeagatik

1.-Tarifak

-750 kg-tik 4 t bitarteko karga duen kamioia: 10 euro kamioi bakoitza.

-Kamioiak, 4 t-tik 10 t-ra bitartekoak 18 euro kamioi bakoitza.

-Kamioiak, 10 t-tik 20 t-ra bitartekoak 26 euro kamioi bakoitza.

-20 tonatik goitiko karga duen kamioia: 40 euro kamioi bakoitza.

Tasak, eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziengatik

-Eremu publikoan lurzorua okupatzeagatik:

Bide zatiak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar jartzeko, horien neurriak edozein izanik ere: 6,80 euro egunean.

Bide zatiak okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 13,60 euro egunean.

Bide zatiak okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 6 hilabete iragan eta hortik aitzina: 20,44 euro egunean.

-Gau eta eguneko pasabideak:

Gehienez 3 metro luze dituztenak (42,17 euro/metroa): 143,55 euro.

3 metro lineal baino gehiago dituztenak: aurreko tarifa, gehi 38,30 euroko errekargua metro bakoitzeko.

-Ostatuen terrazak:

Mahai eta denboraldi bakoitzeko, 1. kategoriako eremuetan: 70,93 euro.

Mahai eta denboraldi bakoitzeko, 2. kategoriako eremuetan: 53,21 euro.

Jaiegun berezietan gehitzen den mahai bakoitzetik: 35,59 euro.

Eskatutako mahaiez gain baimenik eskatu gabe ateratzen den mahai bakoitzeko: 106,39 euro.

-Saltokiak karrikako merkatu txikian:

Saltoki finkoak: 65,89 euro/m².

Behin-behineko saltokiak: 4,95 euro/m².

-Barrakak: 0,83 euro m² eta egun bakoitzetik.

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak

-Udalaren igerilekua, kiroldegia, pilotalekua:

Denboraldiko abonua helduentzat (> edo = 15 urte): 42 euro.

Denboraldiko abonua haurrentzat (7tik 14 urtera bitartekoak, baita 2001ean betetzen dituztenak ere): 22 euro.

Pentsiodun edo jubilatuen abonua: 15,50 euro.

Senar-emazteen eta izatezko bikote erregistratuen abonua: 70 euro.

Sarrerak (saio bakoitzeko: goizez edo arratsaldez): 4,00 euro.

Sarrera egun osorako: 5,50 euro. Familia ugarietako kideendako murrizketa: Ezarritako prezioaren %20.

Kiroldegiaren erabilera: pista osoa, ordubete: 22,00 euro.

Kiroldegiaren erabilera: pista erdia, ordubete: 14,00 euro.

Pilotaleku estaliaren erabilera: kantxa, ordu bat edo zatikia: 4,50 euro.

Argi fokoetarako fitxa bakoitza: 3,50 euro.

Ur horniduraren tasak

-Hiruhileko kuota finkoa, abonatuendako: 5,31 euro.

-Etxeko ur hornidura, etxebizitzetan eta antzeko erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, herriko kontsultategiak, erlijio etxeak): Kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,46 euro.

-Industria eta merkataritzarako ur hornidura, etxeetarako ez dena (aziendategi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,56 euro.

-Finka partikularretako ureztaketa eta jostetarako ur hornidura, etxeetarako ez dena, kontsumitutako m³ bakoitzeko: 1,35 euro.

Tarifa horiei BEZa gehituko zaie, dagokien araudian ezarritako portzentajean.

Estolderia tasa eta ur horniduraren eta hondakin-uren arazketarenak

Estolderia, hiruhileko kuota finkoa: 2,12 euro.

Etxeko estolderia, etxebizitzetan eta antzeko erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, herriko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,13 euro.

Etxebizitzarako eta horri lotutako erabilera duen uraren arazketa (ikastegiak, herriko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,10 euro.

-Industria eta merkataritzarako estolderia, etxeetarako ez dena (haztegi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,19 euro.

-Industria eta merkataritzarako uraren arazketa (haztegi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,20 euro.

Finka partikularrak ureztatzeko eta aisiarako uraren arazketa, kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,27 euro.

Prezio horiei BEZa gehituko zaie, araudi egokian ezarritako portzentajean.

Hornidurarako eta estolderiako hartuneak (BEZa sartu gabe): 95,73 euro.

Espedientea, udal idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, legezko interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Martzillan, 2007ko abenduaren 20an.-Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0719693