8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LODOSA

Administrazioko langileendako jaiegun eta lanegunetako 2008ko egutegia

Udal administrazioko langileendako 2008ko lan egutegia onetsi behar denez, Nafarroa osorako jaiegunak eta uztailaren hogeita hamaika (herriko jaieguna) alde batera utzirik, Alkatetzak datako egunean emandako dekretuaren arabera, ondoren aipatzen diren egunetan udal bulegoak itxirik egonen dira, 2008an:

-Maiatzaren 2a (jaiegunen arteko zubia).

-Abuztuaren 1a eta 4a (herriko bestak).

-Irailaren 19a (Angustien bestak).

-Abenduaren 26a (jaiegunen arteko zubia).

-Urteko larunbat guztiak.

Aditzera ematen da honen bidez, orok jakin dezan.

Lodosan, 2007ko abenduaren 26an.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0719838