8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1898/2007 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, 348/2007 apelazio-epaiak, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak emanak, jasotako epaitza betetzeko agintzen duena.

Uztailaren 20ko 804/2005 Ebazpenaren bidez, Liburutegi Zerbitzuetako Laguntzaile Teknikarien Eskalari eta Artxibo eta Liburutegietako Laguntzaileen Eskalari atxikitako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen.

Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak eman duen epaiak ezeztatu egin du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakidun Epaitegiak 0000038/2006-00 prozedura laburtuan emandako 347 zenbakidun epaia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren jarduneko errektoreak azaroaren 30ean emandako 1455/2005 Ebazpenaren aurka. Epai honek ezetsi egin zuen uztailaren 20ko 804/2005 Ebazpenaren kontra aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, 24 baino maila txikiagoa duten lanpostuetarako oroit-idazkia aurkezteko eskakizunari dagokionez.

Apelazioan emandako epaiaren ondorioz, Katalogazio Bulegoaren arduraduna, B/C, 22. mailako 208 zenbakidun lanpostuari dagozkion jardunak bakarrik ukitzen dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, irailaren 24ko 1.364/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 348/2007 apelazio-epaiaren epaitza betetzeko agindu zuen. Halaber, uztailaren 20ko 804/2005 ebazpenaren bidez deitutako merezimendu-lehiaketa ebatzi behar zuen Balorazio Batzordeko buruari aipatu Balorazio Batzordeko kideei deitzeko eskatu zitzaion, Katalogazio Bulegoaren arduraduna, B/C, 208 zenbakidun lanpostua betetzeko lehiatzaileen merezimenduak berriro balioesteko, epaian ezarritakoari jarraituz.

Ikusirik Balorazio Batzordeak Katalogazio Bulegoaren arduraduna, B/C, 22. mailako 208 zenbakidun lanpostua betetzeko aurkeztu diren lehiatzaile izangaiei egindako balorazioak

Argitaraturik Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki-oholean aipatutako balorazioa.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako txostena.

Lege indardunek eman dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren 348/2007 apelazio-epaiaren epaitza betetzea, eta Liburutegi Zerbitzuetako Laguntzaile Teknikarien Eskalari eta Artxibo eta Liburutegietako Laguntzaileen Eskalari atxikitako lanpostuak betetzeko uztailaren 20ko 804/2005 Ebazpenaren bidez deitutako merezimendu-lehiaketa ebaztea 208 zenbakidun lanpostuari dagokionez, eta, ondorioz, aipatu lanpostu hori esleitzea.

-Lanpostu zk.: 208.

-Izena: Katalogazio Bulegoaren arduraduna.

-Taldea: B.

-Maila: 22.

-Deiturak eta izena: Oceja Varillas, Mariano.

Bigarrena.-Interesdunei, Liburutegiko Zuzendaritzari, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeko buruari eta Giza Baliabideen Zerbitzuari ebazpen honen berri ematea.

Hirugarrena.-Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea argitaratzeko.

Laugarrena.-Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2007ko abenduaren 17an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F0719912