8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEOTZ

2008ko zerga-tasak. Onespena

Leozko Udalak, 2007ko azaroaren 30ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen udal zergen eta tasen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak onestea, 2008ko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitarte indarra izan dezaten. Hona hemen zehazturik:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa izanen da katastroko balioaren %0,3500, gehi 2007an KPIak izandako gorakada.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa izanen da katastroko balioaren %0,3370, gehi 2007an KPIak izandako gorakada.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean ez da karga indizerik aplikatuko.

4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutieneko ehunekoak aplikatuko dira. Karga-tasa %10, 2/1995 Foru Legearen 176.2 artikuluari jarraikiz, gehi 2007an KPIak izandako gorakada.

6. Zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak 2008ko ekitaldirako onetsitako karga-tasa.

7. Agiriak luzatzea: ziurtagiriak doakoak izanen dira; egiaztapenak, 1,60 euro/orria; fotokopiak, 0,06 euro/orria; lurzatien zedulak, 1,60 euro

Jakinarazten da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka bidezko errekurtsoak aurkezten ahalko direla.

Iratxetan (Leotz), 2007ko abenduaren 10ean.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0719821