8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARELLANO

2008rako karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalbatzak, 2007ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen finkatzea 2008rako karga-tasa, indize eta portzentajeak. Hona hemen:

-Hirilurraren gainekoa: %35.

-Landalurraren gainekoa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 27/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira, baita %10eko karga ere, haren 176. artikuluari jarraituz.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

-Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu edo erabakia hartu zuen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Arellanon, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, Pedro Luis González Castillo.

Iragarkiaren kodea: L0719624