8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONEZTEBE

2. sektoreko plan partziala (1. banaketa eremua). Hasierako onespena

Udalak, 2007ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du Udal Planeko 2. sektoreko Plan Partziala (1. banaketa eremua), sektore horretako konpentsazio batzordeak sustaturik. Jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin Herriko Etxeko Idazkaritzan eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, 35/2002 Foru Legearen 74.1.a artikuluari jarraikiz.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, 1. banaketa eremuaren barnean lurzatiketa, eraikuntza eta eraispen lizentziak etenik gelditu dira. Etendura plana behin betikoz onetsita iraungiko da betiere.

Donezteben, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L0719618