II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ATETZ
Ur horniduraren eta hustuketaren ordenantza. Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2007ko abenduaren 13an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ur horniduraren eta hustuketaren ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluko eta horrekin bat heldu direnetako edukiari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik eta hogeita hamar egunean Herriko Etxeko iragarki oholean edukirik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, iragarkia eta testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.
Eritze-Atetzen, 2007ko abenduaren 13an.-Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.
Iragarkiaren kodea: L0719616