8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ATETZ

Ordenantza. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2007ko abenduaren 13an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ezgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak emateko ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluko eta horrekin bat heldu direnetako edukiari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik eta hogeita hamar egunean Herriko Etxeko iragarki oholean edukirik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betikoz onetsitakoan, iragarkia eta testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

Eritze-Atetzen, 2007ko abenduaren 13an.-Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0719613