8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SESMA

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2007ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Hirigintzako Udal Planean. Delako aldaketa udalerri honetako Hirigintzako Udal Planeko Hirigintzaren Araudi Orokorraren 26. artikuluari dagokio (III. kapitulua. Bizitegietarako lurzoruaren gaineko araudia; 2. sekzioa. Lurzati parrtikularrak).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Sesman, 2007ko abenduaren 19an.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0719583