8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTZIN

Aldaketa Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2007ko abenduaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantzan onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza fiskaleko aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Antzinen, 2007ko abenduaren 19n.-Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0719564