8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

306/2007 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 41. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen duenez, departamentu bakoitzeko titularrak, foru agindu baten bidez, zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean edo beste ezintasun bat dutenean haien ordez jardun beharrekoak. Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren, Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egiturak ezartzen ditu.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia aldi baterako ordeztuko duten zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

1. Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

2. Gizarteratze Zerbitzuko zuzendaria.

3. Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

4. Toki Entitateentzako Koordinazio eta Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria.

5. Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria.

Bigarrena.-Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusia aldi baterako ordeztuko duten zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

1. Haur eta Nerabeentzako Sustapen, Laguntza eta Babesaren Zerbitzuko zuzendaria.

2. Familiaren Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

3. Kontsumo Zerbitzuko zuzendaria.

Hirugarrena.-Kargua hutsik gelditzen denean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.

Laugarrena.-Ondoriorik gabe gelditzen dira Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak abuztuaren 2an emandako 170/2006 Foru Agindua, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko zerbitzuko zuzendari nagusien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena eta Kirol eta Gazteria kontseilariak martxoaren 21ean emandako 88/2007 Foru Agindua, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko zerbitzuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Bosgarrena.-Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2007ko abenduaren 14an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0719586