8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Erregelamenduko aldaketa behin betiko onetsirik

Corellako Udalak, 2007ko urriaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herrilurretako belarren aprobetxamendua arautzen duen erregelamenduko aldaketa.

Onesteko erabakia 2007ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 21ean, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Corellan, 2007ko abenduaren 14an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

HERRILURRETAKO BELARREN APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ERREGELAMENDUKO ALDAKETAREN BEHIN BETIKO ONESPENA

Sarrera

Corellako Udala Montes de Cierzo eta Montes de Argenzón alderdietako herri larreen jabe titularra da. Larreok bederatzi lotetan banatuta daude.

Xedea

Ordenantza honek larre edo belar horien aprobetxamendua arautzen du, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen IV. tituluko II. kapituluko hirugarren azpiatalean xedatutakoarekin bat, eta, halaber, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onetsi zuen 280/1990 Foru Dekretuaren II. tituluko II. kapituluko hirugarren atalean xedatutakoari jarraikiz.

Orotarikoak

1. artikulua. Zuzeneko ustiapena.

Loteak esleituta dituzten abeltzainek zuzenean aprobetxatuko dituzte larreak, eta ez da zilegi haien errentamendua edo lagapena.

Debekaturik dago azpierrentamendua, Udalak berariaz baimena ematea erabakitzen ez badu. Katastroan ageri ez diren abereak edo besteren abereak larreetan bazkatzea azpierrentamendutzat joko da eta, behin hutsegitea egiaztatuz gero, zehapena ezarri ahalko da.

Lotea esleituta duen abeltzainak Udaleko Landazaintza Zerbitzuari ikuskapen lana errazteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

2. artikulua. Debekualdiak eta zedarrituak errespetatu beharra.

Loteak esleituta dituzten abeltzainek erregelamendu honetan ezarrita dauden debekualdiak errespetatu behar dituzte eta ez dute horregatik inolako kalte-ordainik jasoko.

Loteak esleituta dituen abeltzain orok errespetatu egin behar ditu Udalak baimendutako zedarrituak. Loteak esleitzerakoan aurreikusitako belarren galeraren ordainetan, belarren aprobetxamenduaren kanonetik deskontatuko zaio zedarrituaren onuradunak ordaindutako zenbatekoaren %75, gainerako %25a Corellako Udalarentzat izanen baita.

3. artikulua. Lote bakoitzeko abere kopurua.

Lote eta abeltzain/artzain bakoitzeko abere kopurua honako hau izanen da:

-Montes de Cierzo:

1. lotea: 600 ardi.

2. lotea: 600 ardi.

3. lotea: 700 ardi.

4. lotea: 600 ardi.

-Montes de Argenzon:

1. lotea: 400 ardi.

2. lotea: 700 ardi.

3. lotea: 600 ardi.

4. lotea: 500 ardi.

5. lotea: 600 ardi.

4. artikulua. Kanona ordaintzeko modua.

Erremateko diru kopurua, probintzia zergak gehituta, halakorik bada, hiruhilabeteka ordainduko da, aurretiaz, egun hauetan:

Lehenengo epea: otsailaren 1ean.

Bigarren epea: maiatzaren 1ean.

Hirugarren epea: abuztuaren 1ean.

Laugarren epea: azaroaren 1ean.

5. artikulua. Eskortak.

-Montes de Cierzo:

1. lotea: "Valero", "Jalona" edo "Navas" izeneko eskorta izanen du.

2. lotea: Vistillako eskorta izanen du.

3. lotea: ez du eskortarik.

4. lotea: ez du eskortarik.

-Montes de Argenzon:

1., 2., 4. eta 5. loteak: ez dute eskortarik

3. lotea: Corral Blanco izenekoa izanen du.

6. artikulua. Debekuak.

Debekaturik dago:

1.-Zuhaitz edo landare biziak dauden finka edo lurretan ahuntzak sartzea.

2.-Beren interesa dela eta Udalak debekatzen dituen tokietan abereak bazkatzea eta haietatik pasatzea.

7. artikulua. Esleipen hartzaileen erantzukizuna.

Erremate egile bakoitza enkantean egokitzen zaizkion larreetan ardi edo ahuntzek egindako kalteen erantzulea izanen da, eragilea ezezaguna bada; bereziki, ibai, urtegi, erreten, erreka eta idoietan egindako kalteengatik erantzun beharko du. Halakoetan Corellako Ureztatzaileen Sindikatuak baloratuko du kaltea eta esleipen hartzaileak ordaindu beharko du.

8. artikulua. Arriskua eta zoria.

Erremate egileek beren gain hartuko dute errentamenduen arriskua eta zoria. Ezustekoren bat gertatzen bada ezin izanen dute prezioak jaisteko, kontratuak deuseztatzeko edo kalte-ordaina emateko eskatu.

9. artikulua. Esleitutako azalera.

Ez da inolako erreklamaziorik onartuko belar lote bakoitzari esleitutako azalerari buruz, baina interesdunen batek, teknikariek haren kontura egindako neurketaren bidez, frogatzen baldin badu lotearen azalera ez dela enkantean agindu zena, neurketa horren araberako kontuak eginen dira.

10. artikulua. Euriagatiko debekualdia.

Udal mugape osoan, euria egiten duen egunetan eta hurrengo hiru egunetan ezin izanen da abererik bazkatu larreetan.

Ureztatzen diren lur sailetan ezin izanen da abererik sartu ureztatu ondoren hamar egun iragan arte, zainzuri soroetan izan ezik, horietan hamabost egun iragan arte itxaron beharko baita.

Eurite luzea izan eta premia larririk bada aziendak sartzen ahalko dira, baina Landazaintza Zerbitzua horren jakitun jarri beharko da, behar diren jarraibideak eta baimenak eman ditzan.

11. artikulua. Bidezko arrazoiengatik ustiapenari uko egitea.

Bidezko arrazoia izanez gero, hala nola erretiroa edo eritasuna, onartzen ahalko da herrilurretako belar lotearen esleipena hartzen duenak uko egitea, betiere Corellako Udalak ontzat hartzen badu arrazoia, Nekazaritza eta Herrilurren Batzordeak txostena egin ondoren, eta esleipena bertan behera uzteko asmoaz abisu ematen bazaio, hiru hilabete lehenago, Corellako Udalari.

Udalak abisu emateko baldintza saihets dezake, inguruabarrek ezinezko egin zutela uste badu.

12. artikulua. Debekualdia Borro eta Jordana bazkalekuetan eta ureztapen intentsibokoak izanen diren lurzatietan

Ureztapen intentsiboko lurzatietan edozein laborantza mota izanen da haizu, Udalak aldez aurretik baimena emanda.

Mahasti, zainzuri, alpapa eta zurezko beste landare batzuek herrilurretako belarren tratamendu bera izanen dute.

Barazkiei eta aurreko lerroaldean aipatu gabeko beste laboreei dagokienez, abeltzainak hamabost egun izanen ditu, gutxienez, uztondoez baliatzeko.

Uztondoez nekazariak baliatu nahi badu, Landazaintza Zerbitzuari edo abeltzainari jakinarazi beharko dio, eta hamabost egun izanen ditu uztondoak ateratzeko. Nekazariari aprobetxamendurako epea akitutakoan, abeltzainak hamabost egun izanen ditu gelditu diren belarrez baliatzeko. Herrilurretako belarren finketan laboreen eta alpaparen laborantzan aritzeko arauak

Herrilurretako belarren finketan laborantzan aritzeko arauak: laboreen eta alpaparen laborantza

13. artikulua. "Bi urtetik behin" laborantza.

Herrilurretako belarren finketan arau orokorra izanen da zerealen ereintza baimentzea "bi urtetik behin" delako sistema erabiliz, Corellako udalerrian ohitura den gisara.

14. artikulua. Uztondoak mugitzeko debekua.

Baldintza sorta honek gaitzat dituen belarren eremuan, uzta bildu eta gero, nekazariek ez dituzte martxoaren 1era arte mugitzen ahalko bertako uztondoak. Hala ere, eta nekazaritzako ustiategiak behar bereziak izateagatik, finken titularrak egun hori baino lehenago goldatu behar badu -betiere otsailaren 1aren ondotik-, egiten ahalko du, baina gutxienez ere 15 egun lehenago eskatu behar dio baimena Corellako Udalari, idatziz, eta baimena aldez aurretik eskuratu, abeltzain errentaria jakitun jartzeko. Montes de Argenzóngo 1. eta 4. loteetako eta Montes de Cierzoko 4. loteko ureztalur intentsiboetan bada, lanak urriaren 1ean hasten ahal dira. Uzta bildu gabeko alorretan, ereintza baimenduko da, eta horretarako behar diren lanak egiten ahalko dira, baina lehenago behar den baimen idatzia eskatuko zaio Udalari, baita erdietsiko ere; izan ere, baldintza hori gabe ez da ereintza ez errespetatuko ez baimenduko.

15. artikulua. Debekualdiak zereal eta alpapa soroetan.

Zereal uzta izandako finketan, uzta ondoan gelditzen den lastoa aziendentzako dela ulertuko da, hamabost egun iragan baino lehen biltzen ez bada. Abeltzaina, gainera, egun hori baino lehenago sartzen ahalko da, nekazariak lastoaz baliatzeko asmorik ez duela adierazten badio. Betiere irailaren 1ean sartzen ahalko da.

Alpapa erein duten finketan, abereak azaroaren 1etik otsailaren 1era bitartean sartzen ahalko dira, Udalak baimena emanda.

Mahastien laborantza

16. artikulua. Udalaren aldez aurreko baimena, mahastien laborantzarako.

Baldintza sorta honek gaitzat dituen belarren eremuan, nekazariek ezin dute mahastirik landatu, non ez duten lehenago Corellako Udalaren baimen idatzirik. Gainera, baldintza izanen da, betiere, gutxienez ere lau arrojadurako epean finka zedarritzea.

Landaketa uztondoak dituzten lurretan egin behar bada, nekazariak gutxienez ere hilabete lehenago eman behar du abisu, abeltzaina belarrez baliatu ahal izan dadin. Abisua Landazaintza Zerbitzuari eman behar zaio. Ezin izanen da otsailaren 1a baino lehen goldatu.

17. artikulua. Debekualdia mahastietan.

Mahastietan debekualdiak martxoaren 1ean hasiko dira eta uzta bildutakoan bukatuko, eta inoiz ez urriaren 1a baino lehen.

Alabaina, nekazariak ez badu uzta azaroaren 31rako biltzen, abereentzat dela ulertuko da.

Fruta-arbolen laborantza

18. artikulua. Udalaren aldez aurreko baimena, fruta-arbolen laborantzarako.

Almendrondoekin eta gainerako fruta-arbolekin Udal honek baimentzen dituen ohiko landaketak larre utzitako lurretan egin behar dira

Landaketa uztondoak dituzten lurretan egin behar bada, nekazariak gutxienez ere hilabete lehenago eman behar du abisu, abeltzaina belarrez baliatu ahal izan dadin. Abisua Landazaintza Zerbitzuari eman behar zaio, baina ezin izanen da otsailaren 1a baino lehen goldatu.

19. artikulua. Debekualdia fruta-arbola sailetan.

Fruta-arbolak landaturik dituzten finketan ezin da aziendarik bazkatu:

a) Oro har fruta-arbolak direnean, almendrondoak kenduta, otsailaren 1etik azaroaren 1era bitartean.

b) Almendrondoak direnean, otsailaren 1etik uzta bildu arte, eta betiere abenduaren 1era arte gehienez.

Olibondoaren eta zedarrituetan sartutako gainerako arbolen laborantza

20. artikulua. Udalaren aldez aurreko baimena, olibondoaren eta zedarrituetan sartutako gainerako arbolen laborantzarako.

Baldintza sorta honek gaitzat dituen belarren eremuan, nekazariek ezin izanen dute olibondorik landatu, ezta bestelako arbolarik ere, haren ezaugarriak direla eta azienden sarrerak kalte egiten badio, non ez duten lehenago Corellako Udalaren baimen idatzia jasotzen, betiere finkak zedarritzeko baldintzapean.

Nekazariak, zedarritzeagatik, landaketa baino lehen ordaindu beharko du urteko prezioa. Landatu ondoko urteetan, urtero ordainduko du zedarritua.

Corellako Udalak ezarriko du zedarrituaren prezioa.

Zainzuriaren laborantza

21. artikulua. Udalaren aldez aurreko baimena, zainzuriaren laborantzarako.

Baldintza sorta honek gaitzat dituen belarren eremuan, nekazariek ezin izanen dute zainzuririk landatu, non ez duten lehenago Corellako Udalaren baimen idatzirik.

Landaketa berriak larre utzitako lurretan egiten ahal dira, noiznahi egin ere. Uztondoak dituzten lurretan egin behar badira, nekazariak gutxienez ere hilabete lehenago egin beharko du aldez aurreko abisua, abeltzaina belarrez baliatu ahal izan dadin. Abisua Landazaintza Zerbitzuari eman behar zaio, baina ezin izanen da otsailaren 1a baino lehen goldatu.

22. artikulua. Debekualdia zainzuri alorretan.

Zainzuri alor baimenduetan, baita Udalak hemendik aurrera baimentzen ahal dituenetan ere, aziendak abenduaren 1etik urtarrilaren 10era bitartean sartzen ahalko dira bazkatzera, baina ez urtearen gainerakoan.

Olio-landare eta lekadunen laborantza, eta gainerako laborantzak

23. artikulua. Udalaren aldez aurreko baimena, olio-landare eta lekadunen laborantzarako eta gainerako laborantzetarako.

Baldintza sorta honek gaitzat dituen belarren eremuan, nekazariek ezin izanen dute olio-landarerik ez bestelako laborerik landatu, non ez duten lehenago Corellako Udalaren baimen idatzirik.

Koltzaren eta ekilorearen laborantza:

Hemendik aurrera ereintzak noiznahi egiten ahal dira, larre utzitako lurretan.

Uztondoak dituzten lurretan egin behar bada, otsailaren lehenetik aurrera baimenduko da ereintza.

24. artikulua. Debekualdia olio-landare, lekadun eta gainerako laboreen soroetan:

Debekualdia ereintzarekin hasiko da eta uzta bildutakoan amaituko.

Uztondoaz baliatu nahi duen nekazariak baimena eskatu beharko dio Corellako Udalari, uzta bildu baino zazpi egun natural lehenago. Udalak eskaerari buruzko erabakia hartu eta jakinaraziko du.

Nolanahi ere, irailaren 15etik aurrera abereak sartzen ahalko dira.

Nekazariak ezin izanen du lurzatia landu otsailaren 1a baino lehen.

Zedarrituak

25. artikulua. Zedarritua.

Herrilurretako belarren eremuaren barneko finken laborariak bere finka zedarritzeko aukera izanen du, eta orduan aziendak sartzea galaraziko da "Zedarrituak" titulu honetan zehazten diren kasu eta baldintzetan.

Zereal, alpapa, lekadun, olio-landare eta belar-landareen soroak eta lugorri edo larre utzitako lurrak ezin dira zedarritu.

26. artikulua. Zedarritzeko eskaera.

Bere finka zedarritu nahi duen nekazari orok eredu ofizialeko eskabidea aurkeztu beharko du, urtero, Corellako Udaleko bulegoetan.

-Zedarritzeko eskaera aurkezteko epea:

Zedarritua zein urtetan paratu nahi den, urte hartako abenduaren batetik abenduaren hogeita hamaikara bitartean aurkeztu beharko da eskaera.

-Zedarri-kanona:

Udalak zedarri-kanona onetsiko du urtero, urte horretan bere finka zedarritu nahi duen nekazariak ordain dezan.

27. artikulua. Zedarriak.

Bere finka zedarritzeko baimena eskuratu duen nekazari orok horrela markatu beharko du, bere finkaren erpinak harri zurien bidez zedarrituz, argi eta garbi mugaturik gelditzeko moduan, abeltzainek lurzati hori zedarritua dagoela jakin dezaten.

Nekazariak zedarritua ezagutzeko moduko baldintza egokietan zaindu behar ditu zedarriak, baita kendu ere, zedarritua amaitzen denean.

28. artikulua. Zedarritzeko baimena ukatzea.

Udalak ezezkoa ematen ahal dio finkak zedarritu nahi dituenari, horretarako arrazoiak badaude, eta bereziki nahitaezkotzat jotzen badu aziendak zedarritu gabeko lurretara pasa daitezen. Aldez aurretik Landazaintza Zerbitzuak txostena eginen du.

29. artikulua. Aziendak Udalaren baimenik gabe larratzeko debekua udal mugape osoan.

Azienda pasatzea edo larratzea debekaturik dago udal mugape osoan, Udalak aldez aurretik baimena emanda ez bada.

Herrilurretako belarren lotearen esleipenak berarekin dakar aurreko lerroaldean aipatu baimena.

Herrilurretako belarren lotearen esleipena hartu ez duen inork aziendak pasatu nahi baditu jabari publikoan barna, finka partikularretan larratzeko edo beste zernahitarako, aldez aurretik 15 euro ordaindu beharko dizkio Corellako Udalari abelburu eta egun bakoitzeko, kontzeptu honengatik ordaindu ere: toki entitatearen jabari publikoaren gaineko aprobetxamendu berezia.

30. artikulua. Esleipenik gabeko aziendak larratzeko debekua.

Belarren erremate egile ez diren abeltzainek edo belarrak erremate egileren baten lagapen baimenduaren bidez eskuratu dituztela frogatzen ez dutenek debeku dute beren aziendak, kopurua edozein delarik ere, errentamendu honetako larreetan bazkatzea.

31. artikulua. Udalaren lurretan larratzea.

Udalaren lurretan larratzea debeku da, aldez aurretik Udalak baimen idatzia eman ezean.

Herrilurretako belarretan esleitutako loteen batez bestekoaren emaitza izanen da belarren aprobetxamenduaren prezioa.

32. artikulua. Zehapenak.

1.-Zehapenak aplikatzeari dagokionez, %10eko akatsa onartuko da, aurreko baldintzen arabera larreetan bazkatzen ahal diren aziendaburuen kopuruan.

2.-Corellako Udalaren belarren aprobetxamendua arautzen duen erregelamendua ez betetzeak zehapen hauek ekarriko ditu, arau-hauslea zer erantzukizunetan erortzen den kontuan hartu gabe:

-1. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 15 euro, ardi eta egun bakoitzeko.

-2. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 150 euro eguneko.

-3. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 150 euro eguneko.

-6. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 150 euro eguneko.

-10. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 60 euro eguneko.

-12. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 150 euro eguneko.

-13. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 60 euro erreguko.

-14. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 6 euro, erregu eta aurrerapen egun bakoitzeko.

-17. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 300 euro.

-19. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 300 euro.

-22. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 200 euro.

-24. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 100 euro.

-25. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 300 euro.

-29. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 300 euro eguneko.

-30. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 300 euro eguneko.

-31. art. Artikulu hau ez betetzeagatik isuna ezarriko da: 60 euro eguneko.

33. artikulua. Aprobetxamenduak nekazaritza politikara egokitzea.

Nekazaritzaren nahiz abeltzaintzaren munduan gertatzen ari den aldaketa etengabea kontuan harturik, Udalak beharrezko juzkatzen dituen aldaketak sartzen ahal ditu ordenantza honetan, zioak azalduz, eta bai abeltzainei bai nekazariei aplikatuko zaizkie, eta horrek ez dakar Corellako Udalak errentamenduaren edo zedarrituaren baldintzak ez betetzea.

Corellako Udalak zilegi izanen du loteen azalera murriztea udalerriaren interes orokorragatik, txosten teknikoen bidez justifikatuz gero.

Halakoetan, kendutako azalaren balioari dagokion diru kopurua itzuliko zaio abeltzainari.

34. artikulua. Foruari men egitea.

Errentariek uko egiten diete foru edo pribilegio guztiei, eta udalerri honen jurisdikzio bereko agintari eta auzitegien mendean jarriko dira, sor daitezkeen auzietan eskumena badute.

Iragarkiaren kodea: L0719208