8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GAZTELUBERRI

2008ko karga-tasak

Gazteluberriko Udalak 2008an indarra izanen duten karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onetsi zituen, 2007ko abenduaren 15ean egin bilkuran. Hona hemen:

-Hirilurra: %0,1000.

-Landalurra: %0,1000.

-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzateko aurrekontuaren %2.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

-Udalaren gainerako tasak beren horretan egonen dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Gazteluberrin, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L0719833