8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTSOAIN

EDIKTUA

Antsoaingo Udalak, 2007ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko tributuetarako karga-tasak eta errekarguak ezartzea, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina aplika daitezen:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,162.

Landalurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,80.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea ezartzea, zergaren gutxieneko kuoten gainekoa.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa, %5.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

a) Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, ondoko portzentajea aplikatuko da sorrarazpena gertatu zenean lurrak zuen balioaren gainean:

Balio igoera gertatzen deneko denbora tarteak

-1-5 urte bitarte: %3,4.

-10 urtera arte: %3,3.

-15 urtera arte: %3,3.

-20 urtera arte: %3,2.

b) Ordaindu beharreko kuota zehazteko, ondoko laukititik ateratzen den karga-tasa aplikatuko zaio zerga-oinarriari:

Balio igoera gertatzen deneko denbora tarte bakoitzerako

finkaturiko karga-tasak

-1-5 urte bitarte: %12.

-10 urtera arte: %12.

-15 urtera arte: %12.

-20 urtera arte: %10,50.

Halaber, hasiera batean onetsi zituen ondoko ordenantza fiskalak eta prezio publikoei buruzkoak. Erregelamenduek agindutako tramiteak egin ondoan, 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra:

0.-Ordenantza fiskal orokorra.

1.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.

2.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga.

3.-Agiriak luzatu eta tramitatzea.

4.-Lizentziak eman eta hirigintza jarduerak egitea.

5.-Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak.

6.-Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta horren ondotik altxatzea.

7.-Ordezko betearazpenak eta betearazteko aginduak.

8.-Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

9.-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzea.

10.-Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia.

11.-Herriko jabari publikoko lurzoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu bereziak.

12.-Haur eskolara etorri eta bertan egoteko zerbitzua ematea.

13.-Udal igerilekuen, zentro hidrotermalaren eta instalazio osagarrien erabilera.

14.-Udalak eta haren patronatuek antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretarako sarrerak, inskripzioak edo matrikulak.

15.-Ordenantzetan eta udal erabakietan agindutako ikuskapenak.

16.-Kontribuzio bereziak.

17.-Ezkontza zibilak egitea.

18.-Udalaren lokalak erabiltzea.

Espedientea jendaurrean edukiko da 30 egunean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Antsoainen, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0719798