8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTSOAIN

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Antsoaingo Udal Planeko aldaketa xehakatua, Antsoaingo S-T unitateko 4. lurzatiaren erabilera aldatzen duena. Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan, 79-3 artikuluaren ildotik, xedatutakoa aplikatuz.

Antsoainen, 2007ko abenduaren 26an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0800019