8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTSOAIN

Antsoaingo kaleen izendegia. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2007ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Antsoaingo Udaleko kaleen izendegia, haien izen ofizialak, gaztelaniaz zein euskaraz, finkatzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Antsoainen, 2007ko abenduaren 27an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0800001