8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2008 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Marina Arraiza Cañedo de Argüelles andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Osasun Laguntzaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatu ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko dituela atalburuak bitarte baterako, beharrezkoak diren adostasun txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren adostasun txostena dago.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Marina Arraiza Cañedo de Argüelles andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Osasun Laguntzaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 7an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0800108