8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2008ko urtarrilaren 14an hartua, Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernua ordezkatuko duten kide batzuk, "Unión del Pueblo Navarro" Parlamentuko taldeak izendatuak, aldatzen dituena.

Nafarroako Gobernuak, 2007ko abenduaren 27ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen zituen kideak izendatu zituen, 2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legeko lehen xedapen gehigarriarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2007ko urriaren 15ean harturiko Erabakiaren bidez ezarririko prozedurarekin bat. Erabaki hura 2008ko urtarrilaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Kide horiek izendatu ondoren, "Unión del Pueblo Navarro" Parlamentuko Taldeak Transferentzien Batzordean ordezkari izanen dituen kide titularra eta ordezkoa aldatzea proposatu du.

Estatuaren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak bere 2. artikuluan xedatzen duenaren arabera, Transferentzien Batzordeko kideak noiznahi ere kentzen ahalko dira beren karguetatik. Kontuan hartuz Parlamentuko Talde horrek eskumena duela proposamen hori egiteko eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean eskaera aurkeztu dela, idatziz, bidezko da Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen dituen ordezkari berriak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen dituen ordezkariak aldatzea, honelaxe:

-"Unión del Pueblo Navarro" Parlamentuko Taldearen ordezkari, Carlos García Adanero, titular, Jaime Ignacio del Burgo Tajaduraren ordez, eta Pedro Eza Goyeneche, ordezko, Carlos García Adaneroren ordez.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, Parlamentuko taldeei, Administrazio Publikoetako Ministerioko Garapen Autonomikoko zuzendari nagusiari eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 18an.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0800540