8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

256/2007 FORU DEKRETUA, abenduaren 17koa, Lesakako (Nafarroa) Tourseko San Martin parrokiako organoa interes kulturaleko ondasuntzat jotzen duena.

Kultura zuzendari nagusiak, martxoaren 16ko 142/2007 Ebazpenaren bidez, Lesakako Tourseko San Martin parrokiako organoa interes kulturaleko ondasuntzat jotzeko espedientea ireki zuen.

Nafarroako Kultura Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeak, 2007ko ekainaren 1ean, adostasun txostena eman zuen, ondasun higigarri horiek interes kulturaleko ondasuntzat jo ahal zitezen.

Interes kulturaleko ondasunaren adierazpenari buruzko urriaren 3ko 217/1986 abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen. Haren 12. artikuluan xedatzen denez, Nafarroako Gobernuak adieraziko ditu interes kulturaleko ondasunak Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenaren esparruan, foru dekretuen bidez.

Horren arabera, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legean xedaturikoa betez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2007ko abenduaren 17ko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Lesakako (Nafarroa) Tourseko San Martin parrokiako organoa interes kulturaleko ondasun deklaratzea.

Foru dekretu honetan aipatzen den ondasunaren azalpen osagarria ondasuna adierazteko espedienteko agirietan dago.

2. Foru dekretu honek onesten denetik aurrera ditu ondorio administratiboak.

3. Foru dekretu honek administrazio bidea agortzen du, eta horren kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, hau argitaratu eta, biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko abenduaren 17an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0719494