8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 9an eman 2522/2007 Ebazpenarena. Honen bidez onesten dira Hezkuntza Departamentuaren menpean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen plantillak eta, horrez gain, 2007-2008 ikasturteko deialdian irakasleak banatu eta lanpostuak betetzeko prozeduran izanen diren lanpostu hutsen zerrenda.

Ikusirik ebazpen horren I. eranskinean akats bat egin dela (2007ko 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 28koa) Erronkariko D.B.H.I.-ko ingeles espezialitatean, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

12687. orrialdean, 008517 Erronkari-Erronkari D.B.H.I. zentruan

Honela dio:

ERRONKARIKO 008517 D.B.H.I.

590 004 Gaztelania eta Literatura (*) 0 0 0 1 0 1

590 005 Geografia eta Historia (*) 0 0 0 1 0 1

590 006 Matematika (*) 0 1 -1 1 0 1

590 008 Biologia eta Geologia (*) 0 0 0 1 0 1

590 011 Ingelesa (*) 0 1 -1 1 0 1

590 057 Euskal Hizkuntza eta Literatura (Nafarroa) 0 0 0 1 1 0

(*) Gaztelania eta Literaturako lanpostu bat, Geografia eta Historiako bat, Matematikako bat, Biologia eta Geologiako bat eta Ingeleseko bat D eta A/G ereduetarako sortu dira.

Eta honela behar du:

"008517 D.B.H.I.- ERRONKARI-ERRONKARI

590 004 Gaztelania eta Literatura (*) 0 0 0 1 0 1

590 005 Geografia eta Historia (*) 0 0 0 1 0 1

590 006 Matematika (*) 0 1 -1 1 0 1

590 008 Biologia eta Geologia (*) 0 0 0 1 0 1

590 011 Ingelesa (*) 0 1 -1 1 1 0

590 057 Euskal Hizkuntza eta Literatura (Nafarroa) 0 0 0 1 1 0

(*) Gaztelania eta Literaturako lanpostu bat, Geografia eta Historiako bat, Matematikako bat eta Biologia eta Geologiako bat D eta A/G ereduetarako sortu dira.

Iruñean, 2007ko abenduaren 21ean.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F0719698