8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Martzillako arau subsidiarioetako aldaketa, 4. poligonoko 124. lurzatia. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2007ko abenduaren 20ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Martzillako arau subsidiarioetako aldaketaren espedientea, 4. poligonoko 124. lurzatiaren gaineko egiturazko antolamenduko determinazioei buruzkoa, Irakaskuntzako Misiolari Kontzepzionistek sustatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2007ko abenduaren 27an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0719860