8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak 2007ko abenduaren 21ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Artikako Mogotes sektoreko xehetasun azterlanaren espedientea, R-11.1. eta R-11.2. lurzatietan, Boa Arquitectosek Vinsa ordezkatuz sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Berriobeitin, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0719748