8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Alkatetzaren ebazpena

Ikusirik Artikako Mogotes sektorearen xehetasun azterlanaren espedientea, R-14.1. eta R-14.2. lurzatietan, Boa Arquitectosek Vinsa ordezkatuz aurkeztu duena.

Aintzat izanik Udaleko zerbitzu teknikoek horri buruz prestatutako txostena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta abenduaren 16ko 57/2003 Legeak eman dio idazketaren ariora, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut.

1. Hasiera batean onestea Añezkarko 7. poligonoko 246. lurzatiaren xehetasun azterlana, AÑ-1 unitateari dagokiona, Mikel Alonsok sustatua, arkitektoak idatzi eta E.H.A.E.ak 2007ko azaroaren 20an ikus-onetsitako agiriaren arabera.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta bederen Nafarroan argitaratzen diren egunkarietako batean argitaratuta. Halaber, Añezkarko Kontzejuari eta lurzatiko mugakideei entzutea ematea, espedientea aztertu eta eskubidekotzat jo ditzaketen alegazioak aurkez ditzaten.

3. Erabaki hau igortzea Añezkarko Kontzejuari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriobeitin, 2007ko abenduaren 20an.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0719747