8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE ARAKIL

Xehetasun azterlana. Behin-behineko onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen behin-behinekoz onestea Trefinasak Uharte Arakilgo UO-15 eko 3. eta 4. lurzatietan sustatu duen xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Uharte Arakilen, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Joaquín María Huarte Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0719731