8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR ZENDEA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2007ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen udal planeamenduko arau subsidiarioetan hiri lurzoruaren sailkapena duen Zarikiegiko katastroko 288. lurzatiaren eremuari buruzko xehetasun azterlana, Miguel Angel Oses Olaverrik sustatua.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0719717