8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak 2007ko azaroan eman 209/07 ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi da María Jesús Aramendia Sangüesak Larrasoañako 21. poligonoko 62. lurzatiari dagokionez sustatu duen xehetasun azterlana, Esteribarko udalerri honetan.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2003 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Esteribarren, 2007ko azaroaren 30ean.-Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: L0719695