8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Birzatiketa proiektuko aldaketa. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2007ko azaroaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezkirozko S-6 sektorea borondatez birzatitzeko proiektua, sektore horretako jabe guztiak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze Galarren, 2007ko abenduaren 4an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0719689