8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Lizarrako BBBPBko U.E. 12-A unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Miguel Rico y Asociados Promoción, S.L.k sustatua. Behin betiko onespena

"Lizarrako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko irailaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizarrako Alde Zaharraren Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko U.E. 12-A unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektua, Miguel Rico y Asociados Promoción, S.L.k sustatua.

Iragarkia 2007ko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, urriaren 10ean, ondorengo jendaurreko aldian ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Delako hasierako onespenaren 4. baldintza azterturik, 2007ko azaroaren 16ko data baitu, kalkulu akats bat atzeman denez, honako honen bidez zuzendu egiten da. Akats hori behin-behineko likidazioaren kontuko 6. atalean agertu zen, hain zuzen ere soberako aprobetxamenduagatik hartu beharreko kalte-ordainaren zenbatekoan.

Hirigintzako Informazio Batzordeak eginiko txostenari jarraikiz, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 167 eta 168. artikuluetan eta haiekin bat datozen gainerako arauetan xedatutakoarekin bat, behin betikoz onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko azaroaren 22an egin bilkura arruntean.

Lizarran, 2007ko azaroaren 22an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0800375