8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2008ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Erriberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2007ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2008ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2007ko abenduaren 24an.-Mankomunitateko burua, María Jesús Arana Aicua.

Iragarkiaren kodea: L0719789