8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIZUR NAGUSIA

2008ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2007ko abenduaren 24an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0719845