8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

UKAR

Aurrekontuko 5/2007 aldaketa

Udalak, 2007ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aurrekontuko 5/2007 aldaketa, kreditu gehikuntzaren bidezkoa, nekazaritzarako azpiegitura publikoak moldatzeko kontusailetan diru aski izan dadin. Finantzabidea izanen da Gobernuaren dirulaguntza eta diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Aditzera ematen da, interesdunek 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Ukarren, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Sebastián Petrina Cía.

Iragarkiaren kodea: L0719816