8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OLAZTI

Aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2007ko abenduaren 19ko osoko bilkuran, 2007. urteko udal aurrekontuko 5. zenbakidun aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean xedatutakoari jarraikiz.

Olaztin, 2007ko abenduaren 27an.-Ordezko alkatea, Epifanio Marin Amiama.

Iragarkiaren kodea: L0719884