8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IGANTZI

Aurrekontuko 1/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212, 213, 214.2 eta 202.1 artikuluan xedatuari jarraituz, argitara ematen da 1. espedientearen hasierako onespena, Igantziko Udalaren 2007ko aurrekontua aldatzen duena. Hori 2007ko abenduaren 14ko osoko bilkuran onetsi zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamazioak aurkeztuz gero, haiek ebazteko erabaki espresa hartuko du Osoko Bilkurak eta behin betiko onespena argitaratuko. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Igantzin, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Ignacio Goyeneche Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L0719756