8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OTEITZA

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2007ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kreditu bereziaren espedientea, Nafarroa Oinez 07 diruz laguntzeko gastuetarako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Oteitzan, 2007ko abenduaren 19an.-Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L0719745