8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN (ELORTZIBAR)

2007ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedienteak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea 2007ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko sei espediente.

Direlako espedienteak interesdunen eskura daude, aztertu eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Noain-Elortzibarren, 2007ko abenduaren 18an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0719707