8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZKOIEN

Udalaren eta musika eskolaren aurrekontu orokorrak 2008rako. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2007ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ditu Udalaren eta Musika Eskola erakunde autonomoaren 2008rako aurrekontu orokorrak, baita bi aurrekontuen betearazpen oinarriak ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, bizilagun eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Azkoienen, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0719555