8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEDEA

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Ledeako alkateak, 2007ko abenduaren 19ko Dekretuaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontuaren aldaketa. Hona hemen:

1.-Aldaketa mota: kreditu gerakinak eranstea.

Aldaketaren zenbatekoa, gastuen VI. kapitulua: 492.519,40 euro.

Finantzabidea: Diruzaintzako gerakina: 492.519,40 euro.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ledean, 2007ko abenduaren 19an.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0719554